Informazio bibliografikoko baliabideak - Zientzia eta teknologia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera
- SciFinder-n: Kimika, ingeniaritza kimikoa, materialen zientzia, biokimika eta abar. Substantziak, erreakzioak eta bibliografia bilatzeko aukera eskaintzen du.
- Inspec: Fisika, informatika, ingeniaritza (elektrikoa, elektronikoa, kontrolekoa, ekoizpenekoa).
- BIGPI, GeoRef, IGME: Geologia.
- Pubmed: Medline barne du, medikuntza, odontologia, erizaintza, albaitaritza, osasun sistema eta zientzia biomedikoei buruzko aldizkari artikuluekin, astero eguneratuta. Tesauro consultable (MeSH).
- Biology DataBase: Biologia.
Patenteak:
- Ikerketaren arloko Errektoreordetza.
- INVENES: OEPM-Oficina Española Patentes y Marcas.
- esp@cenet.
- PATENTSCOPE®SearchService.
- Google Patent Search.