Informazio bibliografikoko baliabideak - Psikologia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Psicodoc: Psikologia eta antzeko diziplinak. Espainian, Portugalen eta Latinoamerikan argitaratutako dokumentuak.
- PsycARTICLES: APAk eta antzeko erakundeek argitara emandako 80 bat aldizkarietan argitaratutako artikulu zientifikoak. Testu osoa.
- PsycBOOKS: APAk eta beste argitaletxe batzuk argitaratutako 2.500 bat liburuetako kapituluak. APA/Oxford University Press Encyclopedia of Psychologyren sarrerak eta definizioak ere eskaintzen ditu. Testu osoa.
- Psychology database: ProQuest plataforman.
- PsycINFO: Psikologiari buruzko erreferentzia bibliografikoak.
- Psychology & Behavioral Sciences Collection: Psikologia, psikiatria eta antropologia (emozioak, portaera, prozesu mentalak eta metodologia).
- PubPsych: Nazioarte mailako psikologiarako baliabideak, baina arreta berezia jarrita europar eremuan.