Sarbide irekian argitaratzeko
-
Egile eskubideak (Copyright ©) eta argitalpen politikak
Aldizkari batean argitaratzean, sarbide irekia EZ duen argitalpena aukeratzen bada eta Horizon 2020 programaren edo 2011ko Zientzia Legearen aginduak bete behar badira, oso garrantzitsua da jakitea zer eskubide lagatzen den, ondoren Gordailu batean autoartxibatu ahal izateko.
Kontratu bat sinatzen denean argitaletxe batekin –copyright transfer–, askotan era esklusiboan lagatzen dira obraren ondare eskubideak (banaketa, erreprodukzioa, komunikazio publikoa eta transformazioa). Horregatik, lagatako eskubideen arabera, gordailu batean bertsio jakin bat (pre-print, post-print edo PDF editoriala) autoartxibatzen utz dezake argitaletxeak. Gainera, argitaldarien ehuneko handi batek bahitura aldi bat ezartzen du, doako kopia hori gordailuen bidez zabaldu aurretik.
Irekian zabaltzeko lizentzia libreak, egileak esaten du nola erabil daitekeen bere lana.