ORCID
Zer da?
ORCID (Open Researcher and Contributor ID) identifikazio zenbaki bat da: ikertzaile bakoitzari identifikazio digital bat ematen dio, bakarra eta denboran mantentzen dena, eta horrela ez da nahasterik sortzen ikertzaileen izenik: ezin dira bi ikertzaile egon identifikatzaile berdinarekin eta, beraz, anbiguotasunik ez dago. 16 digituz osatua dago eta url egitura dauka.
Bestalde, web gune bat ere eskaintzen du argitalpenak erregistratzeko eta ikertzaile profila osatzeko: biografia, finantzaketa, datu akademikoak… Gainera, lotura ezar daiteke beste profil batzuekin: Publons, Scopus Author ID, Dialnet, web guneak…
Orcid eta UPV/EHU
2015ean, Euskal Herriko Unibertsitatea ORCIDen sartu zen, ORCID kontuak sortu eta kudeatzeko erakunde kide gisa.
Editore nagusiek, ikerketa erakundeek, finantzaketa agentziek eta estatuko agentziek ekimen hau babesten dute, ikertzaileen ekoizpen zientifiko-teknikoa zalantzarik gabe bereiztea.
Ikerlari bakoitzaren argitalpenak ORCID erregistroan sartzeko, bi aukera daude: egileak berak, eskuz edo automatikoki (CrossRef, Scopus, ResearcherID eta abar dituzten plataformetatik), egin dezake; edo bestela, erregistroa mantentzeko baimena eman diezaioke unibertsitateko liburutegiari.
Nola sortu ORCID erregistroa
Kontu bat sortzeko, zuk zeuk egin dezakezu ORCID orrian erregistratuta, edo, bestela, UPV/EHUren bidez.
Azken aukera hori erabiliz gero, baimena eskatuko zaizu Unibertsitateko Bibliotekak zure argitalpenak ORCID erregistroan sar ditzan. Horretarako, jarri harremanetan zure Campuseko Ikerketa Zerbitzuarekin.
Harremanetarako
Edozein kontsulta egiteko, helbide honetara jo: orcid@ehu.eus