Non argitaratu
Kalitate-irizpideak betetzen dituzten aldizkariak aurrez hautatzeko baliabide nagusiak
- Web of Science: Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere. Hemen lor dezakezu laguntza:
- Journal Citation Reports (JCR): Aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin faktorearen arabera ordenatuak. Hemen lor dezakezu laguntza:
- Scopus: Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere. Hemen lor dezakezu laguntza:
- Scimago Journal & Country Rank (SJR): Diziplina guztietako aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin indizearen arabera ordenatuak.
Aldizkariak hautatzeko irizpide orokorrak
- Aldizkariaren gaia. Normalean, aldizkariek "Aims and Scope" atalean argitaratzen dituzten gaikako edukiak deskribatzen dituzte.
- Aldizkakotasuna. Aldizkariek aldizkakotasun desberdinarekin argitaratzen dute. Zenbat eta maiztasun txikiagoa izan, argitaratze-prozesua luzeagoa, eta artikulu kopurua txikiagoa dira.
- Argitaratutako artikuluen kopurua. Zenbat eta artikulu gehiago, orduan eta argitaratzeko aukera gehiago izango dugu.
- Onarpen/baztertze tasa. Datua ez da beti ematen; argitalpen batzuetarako prestigio-irizpidea da errefus-indize altua.
- Onarpenaren eta argitalpenaren arteko aldia.
- Sarbide irekirako politika eta egile-eskubideak.
- Harraparien aldizkari eta argitaletxeen iruzurra saihestea.
Informazioa ULRICHSWEBen eskura dezakezu. Harremanetarako helbideak, argitalpenen webgunerako sarbidea eta abar eskaintzen ditu.