Informazio bibliografikoko baliabideak - Nautika
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Inspec: fisika, informatika, ingeniaritza (elektrikoa, elektronikoa, kontrolekoa, ekoizpenekoa).
- IMO-VEGA: Nazioarteko Itsas Erakundearen araudia.
- IEEE Xplore: telekomunikazioak, ingeniaritza elektrikoa, elektronikoa eta informatika eta abar.
- Scifinder: kimika, ingeniaritza kimikoa, fisika, biokimika eta abar.
- IET Digital Library: ingeniaritza elektriko eta elektronikari buruzko liburu elektronikoak.
- ASM Handbooks: materialen zientzien eskuliburuak.
- ASME: ingeniaritza mekanikoari buruzko aldizkariak.
- ACS: kimikari buruzko aldizkariak.
- ACM Digital Library Core: Informatikari buruzko aldizkariak.
- IOPScience: fisikari buruzko aldizkariak.
- AENORmas: indarreko UNE arauak, AENOR-ek egin eta egokitutakoak.
-
JOVE Video Journal: Esperimentu zientifikoen bideoak.