Erizaintza eta medikuntza biblioteka Donostia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Biblioteka (Donostia)

Jose Begiristain doktorea pasealekua 105, 20014 Donostia. Tel: 943-017302

Direktorioa

 

Ordutegia, instalazioak eta baliabideak

Ohiko ordutegia: 9:00 - 18:30 (astelehenetik ostiralera). Kontsultatu ordutegi atala itxiaren egunak eta beste ordutegi-aldaketak jakiteko.

Biblioteka honek kontsulta areto bat du, banakako 100 posturekin.

Funts bibliografikoak 12.000 bolumenetara iristen dira eta aldizkako argitalpenen bilduma jardunean 23 titulu dauzka paperez eta on-line kontsulta daitezkeen hainbat titulurekin osatzen dena. Funts historikoa ia 300 titulu itxik osatzen dute.

Ikusentzutekoen bilduma, pelikulak eta dokumentalak, 1.000 aletatik gora doa.

Itzulketak egiteko buzoia dago Bibliotekaren sarreran eta ikasteko gelak eskaintzen dira (ikastegiaren ahalmenaren arabera), Biblioteka itxita dagoenean.

Era berean, esan behar da Ignacio M. Barriola mediku eta humanistaren funtsa daukala, 1.400 lan katalogaturekin, nagusiki medikuntza eta euskal kulturaren ingurukoak, familiak bibliotekari emana.

Unibertsitate Bibliotekak harpidetza du NNNConsult plataformarekin, Nanda International diagnosien mintzaira estandarizatuak, emaitzak (NOC), esku hartzeak (NIC) eta hauen arteko loturak kontsultatu ahal izateko.