Horizon 2020 - Aginduak
H2020ren 29.3 artikuluak, “Open Access to Research Data”, behartu egiten ditu Datuen Plan Pilotuko proiektuen ikertzaileak Datuen Kudeaketa Plan (DKP) bat egitera. Datuak gorde behar dira Datuen Gordailu batean.
H2020 programaren eranskinetan (H2020, Work Programme, Anexes, L Conditions related to open access to research data) zehazten dira konfidentzialtasun arrazoiengatik alde batera utzi behar diren datuak eta datu pertsonalei aplikatu behar zaizkien segurtasun mailak.
Datuak anonimizatzeko, AMNESIA, izeneko tresna sortu da, datuetatik ezabatzen duena identifikatzeko balio duen informazio guztia (izenak, posta kodea, jaiotze datak…). OpenAIRE2020k finantzatutako proiektua da.