Mailegua
Katalogoaren bidez, UPV/EHUko biblioteka guztietako funtsak ezagutu ditzakezu.
Liburuak edozein bibliotekatan hartu eta itzul ditzakezu unibertsitateko txartela aurkeztuz.
Maileguaren iraupena eta baldintzak
- Graduko Ikasleak: 7 liburu. 7 egun.
- Graduondoko ikasleak: 17 liburu. 30 egun (“Mailegu laburra” izan ezik)
- Ikertzaileak /AZP: 25 liburu. 30 egun (“Mailegu laburra” izan ezik)
- Irakasleak: 45 liburu. urtebete (“Mailegu laburra” izan ezik)
Automailegua
Automailegu eta autoitzultze zerbitzua abian da Campusetako biblioteka nagusietan (Araban, Bizkaia-Leioan eta Gipuzkoan). Liburuak mailegatu edo itzul ditzakezu mostradorean itxaron beharrik gabe eta era pribatu eta autonomoan. Automailegu zerbitzuari buruzko informazioa eskuratzeko sakatu hemen.
Berritzea
Sistemak hiru aldiz automatikoki berritzen dizkizu maileguak.
Irakaslegoari ”mailegu laburra” duten liburuak bakarrik berrituko zaizkio automatikoki. . Beste liburu mota, "nire kontuan" sartu behar du maileguak berritzeko eta bakarrik aste baterako, 3 aldiz gehienez.
Berritzeak bertan behera uzten ditu baldin eta beste erabiltzaile batek erreserbatzen baditu zuk maileguan hartutako liburuak.
Erreserbak
Katalogoaren bidez liburuak erreserba ditzakezu, liburuok eskuragarri egon zein beste erabiltzaile bati maileguan utzita egon. Liburua prest dagoenean, mezu bat jasoko duzu unibertsitateko posta elektronikoan.
Kontuan izan, liburuaren deskribapenean “Mailegu laburra” zehaztapena agertzen bada, zure bibliotekakoak diren liburuak bakarrik errserbatu ahal izango dituzula. “Mailegu luzea” agertzen bada, edozein bibliotekako liburuak erreserba ditzakezu.
Bi Kasuetan, zuk aukeratutako liburutegian jaso ditzakezu liburuak.
Informazio gehiago gura izanez gero (mailegu motak, mailegatu ezin diren materialak, galdutako edo hondatutako materialak eta abar), irakurri Mailegu Araudia.
Mailegatu ezin diren materialei dagokienez, UPV/EHUko biblioteka guztietan fotokopiagailuak eta eskanerrak daude bibliotekako funtsak kopiatzeko, betiere jabetza intelektualaren eta egile-eskubideen gaineko legediak finkatzen dituen baldintzen barruan.