Informazio bibliografikoko baliabideak - Kriminologia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Criminal Justice Database: Kriminologiaren alderdi ezberdinak, bai gizarte nola legearen arlokoak.
- Psychology database: ProQuest plataforman.
- PsycINFO: Kriminologiaren alderdi psikologiko eta psikiatrikoei buruzko informazioa.
- Social science database: Antropologia, soziologia, gizarte langintza, politika eta antzeko beste arlo batzuk. Aldizkarietako artikuluak, gehienak testu osoan. ProQuest Centralen bidezko sarbidea.
- VLex: Legeria (eguneratua eta finkatua), jurisprudentzia eta doktrina. Arlo europarra eta estatala.
Bestelako baliabideak (webgunearen bidez):
- IVAC-KREI: Carlos Santamaría Zentroan kokatutako Kriminologiaren Euskal Institutuaren webgunea. “Eguzkilore: Kriminologiaren Euskal Institutuaren koadernoa” aldizkarira eta institutuaren bestelako argitalpen batzuetara sarbidea ematen du.