Informazio bibliografikoko baliabideak - Kimika
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- SciFinder-n: Kimika, ingeniaritza kimikoa, materialen zientzia eta antzerako arloak, esate baterako, farmazia, medikuntza, biologia eta abar. Substantziak, erreakzioak eta bibliografia bilatzeko aukera eskaintzen du.
- RSC Gold: Royal Society of Chemistry erakundearen datu base batzuk eskaintzen ditu: kimika analitiko, egitura kimiko (ChemSpider), kimika organiko sintetiko eta industria osasun eta segurtasun arlokoak.
- Springer Materials: material eta propietateen inguruko datuak eskaintzen ditu. Kimika ez-organikoa, kimika fisikoa eta materialen zientzien arloak hartzen ditu barne.