Informazio bibliografikoko baliabideak - Jarduera Fisikoa eta Kirola
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Sportdiscus: Kirol zientziak eta loturiko gaiak, esate baterako, fisiologia, medikuntza, legeria, kirolaren psikologia aisia eta birgaitzea.
- ERIC: Hezkuntza berezia, haur eta bigarren hezkuntza, goi hezkuntza, irakasleentzako hezkuntza, unibertsitateak.
- Anatomy.tv: Giza anatomiaren atlas elkarreragilea 3D-tan. Egitura anatomikoen arteko erlazioa erakusten duten animazio ereduak.
- Psycinfo: Psikologia, entrenamenduaren, motibazioaren, lehiaketaren, lidergoaren, ekipoaren eta besteren alderdi psikologikoak.
- PubMed: Kirol medikuntza, birgaiketa, fisiologia, nutrizioa, biomekanika.