Erabiltzaileen prestakuntza. Irakasleak eta ikertzaileak
Irakasle eta ikertzaileen behar zehatzak kontuan hartuz, Unibertsitateko Bibliotekak zenbait ikastaro antolatzen ditu, honako gai hauetaz:
Datu baseak eta baliabide elektroniko espezializatuak
Horren asmoa, Unibertsitateko Bibliotekak harpidetzen dituen informazio baliabide elektroniko nagusiak baita espezialitatu eta diziplina anitzeko datu baseak ere aurkeztea da. Orokorrean, saioak hainbat jakintza arloak eta erabiltzaileen behar zehatzak kontuan hartuz antolatzen dira. Izan daitezke orokorrak edo monografikoak.
Programa:
- Bibliografi bilaketa: estrategia eta eragileak
- Biblioteka digitala: baliabide elektronikoko plataforma nagusiak
- Disziplina anitzeko datu baseak: Web of Science, Scopus eta Proquest
- Datu base espezializatuak jakintza arlo bakoitzerako
- (Beste leiho bat zabalduko du) Datu-baseetarako sarbidea
- (Beste leiho bat zabalduko du) Aldizkari elektronikoetarako sarbidea
- (Beste leiho bat zabalduko du) Liburu elektronikoetarako sarbidea
- (Beste leiho bat zabalduko du) Prestakuntza ikastaro bat jaso nahi izanez gero, erabili zure campusari datorkion formularioa
Erreferentzia bibliografikoen gestioa Refworks programaren bidez
Refworks programak, erreferentzia bibliografikoen datu baseak sortu eta kudeatu, bibliografiak egin eta estilo anitzeko aipamen bibliografikoak testu-dokumentuetan automatikoki sartzea ahalbidetzen du.
Programa:
- Zer da Refworks?
- Refworks-era sarbidea: kontuaren sortzea
- Erreferentzia bibliografikoen datu base baten sortzea
- Karpetak sortu eta antolatu
- Erreferentziak eskuz sortu
- Erreferentziak automatikoki inportatu beste baliabide batzuetatik (datu baseak, aldizkari elektronikoak, biblioteken katalogoak eta abar)
- Erreferentziak antolatu
- Erreferentziak partekatu
- Bibliografiak egin
- Aipamen bibliografikoak automatikoki sartu dokumentu batean
Ikerketaren ebaluazioa
Ikastaroaren helburua, argitalpen zientifikoen kalitate adierazleak aurkitzeko baliabideak ezagutzea da. Horrela, egiaztapen eta seiurtekoen eskaerak aurkezteko behar diren tresnak erakuzten dira, ebaluazio agentziak kontuan hartzen dituztenak (ANECA, CNEAI, UNIBASQ).
Programa:
- Eragin faktorea JCR (Journal Citation Reports) eta SJR (Scimago Journal & Country Rank). Beste antzeko indizeak
- Liburu eta aldizkarien kalitatea neurtzeko irizpideak
- Ikusgarritasuna eta datu baseetan agertzea
- Aiapamenak bilatzea: Web of Science, Scopus, Google Scholar
ADDI, UPV/EHUren gordailu instituzionalari buruzko tailerrak
ADDI (Artxibo Digitala Ikerketa eta Irakaskuntza) dokumentu digitalen gordailu bat da, helburua duena Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren irakaslan eta ikerlanen ekoizpen intelektuala sarbide ireki gisa antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea.
ADDIk barne hartzen ditu UPV/EHUko irakasle, ikertzaile eta ikasleek egindako doktorego eta masterretako tesiak, gradu amaierako lanak, kongrusuetarako aurkeztutako ponentzia eta komunikazioak, unibertsitateak argitaraturiko aldizkariak eta irakaskuntza materialak.
Saio honen helburua, gordailu instituzionala ezagutzera ematea da, unibertsitateko kideei, baita dokumentuen autoartxibatzearen praktikak egitea ere.
Programa:
- ADDI. Antolaketa eta egitura
- Egile eskubideak eta autoartxibatzeari buruzko aldizkari-argitaletxeen politikak
- Autoartxibatzearen praktikak