Informazio bibliografikoko baliabideak - Informatika
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- ACM digital library core (Association for Computing Machinery): Konputazioaren zientzia eta teknologiaren abar guztiak. Erakundearen argitalpen guztien testu osoa eta beste editorial batzuen argitalpenen hautaketa eskaintzen ditu.
- Inspec: Fisika, ingeniaritza elektrikoa eta elektronikoa, konputazioa, kontrol ingeniaritza, ingeniaritza mekanikoa, ekoizpena, fabrikazio ingeniaritza eta informazio teknologiak.
- IEEE Xplore: Ingeniaritza elektrikoa, konputazioaren zientzia eta elektronika. Institute of Electrical and Electronics Engineers-en eta beste editorial erkidetuen argitalpen gehienen testu osoa eskaintzen du.
- IET Digital Library: Ingeniaritza elektriko eta elektronikari buruzko liburu elektronikoak.