Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (Kirol Atala) Biblioteka
Portal de Lasarte 71, 01007 Vitoria-Gasteiz. Tel.: 945 013540/44
Direktorio
Arduraduna: Inmaculada Ruiz ar-bib.kirola@ehu.eus / Tel.Zk.: 945 013540/44
Ordutegia, instalazioak eta baliabideak
Biblioteka honetan kontsulta-areto bat dago, banakako 58 eserlekuekin (horietako 10 ordenagailuz horniturik). Horretaz gain, talde-lanetarako 3 gela daude, bakoitzak 8 pertsonentzako edukiera du eta mahai gaineko ordenagailua dauka.
Bibliotekako bilduma bibliografikoak 12.000 ale baino gehiagoz osaturik dago. Aldizkari-bilduma 402 argitarapenek osatzen dute: 71 gaur egun jasotzen dira (zenbait formatu elektronikoan) eta besteek, 331 lan itxiak, funtsa historikoa osatzen dute.
Funtsa bibliografikoa espezializaturik dago gai hauetan: Jarduera Fisikoa, Kirola, Heziketa Fisikoaren Irakaskuntza, Psikologia, Soziologia, Ariketaren Fisiologia, Entrenamendua, Kudeaketa eta Aisialdia.
Iguaran Funtsa nabarmendu behar da. Funtsa honen gai nagusia atletismoa da eta katalogatze prozesuan dauden 1100 argitalpenek osatzen dute. Bilduma honetan, XIX eta XX. mendeetan argitaratutako aldizkari eta liburuak daude, gai hauek lantzen dituztenak: kirola, txapelketa, olinpiada eta markak.
Bibliotekak SPORTdiscus datu-basearen harpidetza du. Honen bidez Kirola eta honekin erlazionatutako zientzien inguruko informazioa lor daiteke. Besteak beste, Fisiologia, Medikuntza, Legeria eta Aisialdiari buruzko informazioa. Esteka: