Informazio bibliografikoko baliabideak - Gizarte zientziak eta komunikazioa
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Ethnographic video online: Kultura, gizarte eta giza portaerari buruzko film dokumentalak.
- US Newsstream: Amerikako Estatu Batuetako egunkari eta berrien blog eta webguneetako testu osoa eskaintzen du.
- MyNews: 1996.etik 1000 hedabide baino gehiagotan argitaratutako berrien bilaketa. Hemerotekan diren ekipo zehatz batzuetatik kontsulta daitekeena.
- Hegoa: nazioarteko lankidetza eta garapena.