Informazio bibliografikoko baliabideak - Geografia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Arts ¬& Humanities Database: Geografia eta hiri plangintza.
- AllThatStats (Campus Solution): Nazioarteko organismoen estatistika ofizialak (NDF, Banku Mundiala, ELGE, EUROSTAT eta abar).
- Green File: Ingurumena eta aldaketa klimatiko globala, eraikuntza jasangarria, poluzioa, nekazaritza jasangarria, energia berriztagarriak, birziklatzea...
- Iconda: Arkitektura, ingeniaritza zibila, eraikuntza eta hiri antolamendua.
- TRID (Transportation Research International Documentation): Garraioak, ingurumen alderdiak, plangintza, diseinua eta eraikuntza.
- Periodicals Archives Online: Artea, humanitateak eta gizarte zientziak arloetako aldizkari akademikoen bildumak, testu osoan, eskuragarri jartzen dituen baliabide garrantzitsua.