Informazio bibliografikoko baliabideak - Farmazia
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: Bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- BVS: Biblioteca Virtual en Salud: Osasun zientziak, oro har, medikuntza, farmazia, erizaintza, albaitaritza, elikagaiak, psikologia,…
- Cochrane Library-Biblioteca Cochrane: Berrikuspen sistematikoen bilduma, entsegu kliniko kontrolatuetatik abiatuta.
- Health & Medical Collection: Klinika eta biomedikuntzaren arloko gaiak, kontsumitzailearen osasuna, administrazio sanitarioa etabar.
- International Pharmaceutical Abstracts: Medikuntza eta farmazia.
- Pubmed: Medline barne du, medikuntza, erizaintza, albaitaritza eta zientzia biomedikoei buruzko artikuluekin. Genbak eta Complete Genome bezalako beste datu base batzuk ere eskaintzen ditu.