Erabiltzaileen prestakuntza. Doktoregoko ikasleak
Unibertsitateko Bibliotekak Doktorego Eskolako ikasleentzat ikastaro berezia antolatzen du, haren zeharkako prestakuntza eskaintzaren barruan:
"Doktoregorako informazio tresnak eta baliabideak", 9 ordukoa, gaztelaniaz. Ikastaroaren helburua da beharrezkoak diren gaitasunak garatzea informazioa lortu, ebaluatu, erabili eta komunikatzeko, berdin dela informazio hori euskarri konbentzionalago batean nahiz formatu elektronikoan agertzen den. Urtean bitan eskaintzen da campuseko liburutegietan; lehenengo deialdia urrian egiten da, eta bigarrena urtarrilean.
Programa:
1. Datu baseak eta baliabide elektronikoak:
- Bilaketarako estrategiak.
- Baliabide elektronikoen plataforma nagusiak.
- Diziplina anitzeko datu baseak: Web of Science, Scopus eta Proquest. Bilaketa bibliografikoak eta argitalpen zientifikoak ebaluatzeko erremintak.
- Datu base espezializatuak jakintza arlo bakoitzerako.
2. Gestore bibliografikoak:
- Gestore ezberdinetarako sarrera.
- Erreferentzia bibliografikoen gestioa Refworks programaren bidez.
3. Sarbide irekia:
- Open Access mugimendua.
- ADDI, UPV/EHUren gordailu instituzionala.
Ikastaro honetarako izen-ematea Doktorego Eskolaren zeharkako eskaintzaren web orriaren bidez egiten da, non ikastaroen datak, lekua eta izen-ematearen egoera adierazten diren.
Nolanahi ere, izen-ematea itxita badago, eta arreta pertsonalizatua behar baduzu, galdetu helbide elektroniko eta/edo telefono hauetan:
- Arabako Campusa: ar-bib.ikerkuntza@ehu.eus Tel.: 945 013325
- Bizkaiko Campusa: bi-le-bib.ikerkuntza@ehu.eus Tel.: 94 6012252
- Gipuzkoako Campusa: gi-bib.ikerkuntza@ehu.eus Tel.: 943 018124