Ikerketa datuak eta datuak irekian
-
Zer dira ikerketa datuak?
Ikerketan bildutako edo sortutako datuak dira.
Europar Batasunak honela definitzen ditu ikerketa datuak Horizon 2020 programan: “informazio faktual edo zenbakizkoa, aztertzeko edo arrazoiketa, eztabaida edo kalkulu baten oinarri gisa erabiltzeko biltzen dena”.
Datuak hainbat modutan sailka daitezke:
- Sortu edo bildu diren moduaren arabera, izan daitezke: behaketa bidezkoak, esperimentu bidezkoak, simulazioak…
- Formatu motaren arabera, izan daitezke:
- Zenbakizko datuak (excel, cvs…)
- Testua (word, pdf, txt…)
- Multimedia (jpg, tiff. waw, quicktime…)
- Software kodea (java, C…)
- Datu baseak…
-
Zer dira ikerketa datuak irekian?
Datuak irekian dira edozein pertsonak libreki erabili, berrerabili eta birbanatu ditzakeen datuak. (Open Data Handbook).