AT-CRUE-CSIC

CRUE-CSIC Eraldatze-akordioak

Crue Espainiako unibertsitateek eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC) estatuko lehen eraldatze-akordioak sinatu dituzte sei argitaletxe zientifiko garrantzitsuekin eta, akordio hauen arabera, bibliotekek egindako harpidetzen bidez aldizkako argitalpenen bildumara sarbidea izateaz gain, ikertzaileek sarbide irekian argitaratu ahal izango dituzte artikuluak APC (Article Processing Charge) delakoa ordaindu beharrik gabe.

Akordio hauen barne dauden argitaletxeak hurrengoak dira: Elsevier, Springer, Wiley eta American Chemical Society (ACS), The Institute of Electrical and Electronics Engineers (IEEE) eta Royal Society of Chemistry (RSC).

Sarbide irekiko argitalpena aldizkari hibridoetan egin ahal izango da, hau da, sarbide irekiko zenbait artikulu dituzten harpidetzako aldizkarietan. Gold OA aldizkarietan argitaratzeko, argitaletxe bakoitzaren baldintzak kontsultatu.

Akordio nazionalean jasotako baldintza partikularrak eta aldizkariak

Eraldatze-akordioa (Elsevier)
Eraldatze-akordioa (Springer)
Eraldatze-akordioa (Wiley)
Eraldatze-akordioa (American Chemical Society)
Eraldatze-akordioa (IEEE)
Eraldatze-akordioa (Royal Society of Chemistry)