servicios_prestamos_interbibliotecarios

Biblioteken arteko mailegua

Zer da?


Unibertsitateko Bibliotekan ez dauden dokumentuak (liburuak, aldizkari artikuluak, tesiak, arauak eta abar) topatzea eta eskuratzea, eta guk ditugunak beste instituzioei helaraztea, ikasteko edo ikertzeko erabil ditzaten.

Nork erabil dezake?

Unibertsitateko kide guztiek.

Ikertzaileek bekadun akreditazioa edo ikertzaile kontratua aurkeztu behar dute beren bibliotekan zerbitzu hau erabiltzen hasteko.

Ikasleek Bibliotekan ez dauden dokumentuen kopiak eska ditzakete, betiere dokumentu horiek Espainiako beste biblioteka batzuetan badaude eta doakotasun hitzarmena badugu sinatuta beraiekin. Edonola ere, egile eskubideen arautegia errespetatu behar da.

Nola funtzionatzen du?

Eskaria egiteko, biblioteken arteko mailegurako formularioa bete behar duzu.

Zerbitzua doakoa da 180,00 euroraino irakasleko eta 120,00 euroraino ikertzaileko eta AZPko langileko. Fakturazioa urtean behin egingo dugu, eta bakar-bakarrik Bibliotekak agortu badu zerbitzu horretarako daukan aurrekontua. Aurrekontua agortu badu, Bibliotekak faktura pasatuko die saldo negatiboa daukaten erabiltzaileei. Eskari berriak tramitatzeko, lehendabizi faktura horiek ordaindu beharko dira.

Informazioa bilatzeaz eta dokumentazioa eskuratzeaz gehiago jakiteko, jo dokumentazio zerbitzuetara edo zure ikastegiko bibliotekara.

Tarifak

Kopiei BEZa aplikatu behar zaie (ez daude salbuetsita), euskarria edozein izanda ere (fotokopiak, pdf orriak, tiff orriak etab.). Originalen maileguari ez zaio BEZa aplikatzen.

Estatuko bibliotekak:

  • Dokumentuen kopiak: 4,00 euro 40 orrirainoko dokumentu bakoitzeko. 10 kopia gehigarriko multzo bakoitzeko, euro 1.
  • Originalen mailegua: 8,00 euro.

Atzerriko bibliotekak:

  • Dokumentuen kopiak: 12,50 euro dokumentu bakoitzeko.
  • Originalen mailegua: 23,00 euro.

Mikrofilm edo mikrofitxan dauden liburuak:

Maileguen tarifa aplikatuko da, eta liburua bibliotekan geratuko da.


Formulario elektroniko berbera erabiliko da UPV/EHUko aldizkarietako artikuluen kopiak eskatzeko, aldizkaria erabiltzaileari ez dagokion UPV/EHUko liburutegian baldin badago.

UPV/EHUko liburutegiaren funtseko libururen bat eskatzeko, ordea, katalogoan egokitua den "Reservar/Eskatu" estekaren bidez egin beharko da, bilaketa egin ondoren.