PropIntel01-TablaResumen

Begiratu batean: eskubide, betebehar eta mugei buruzko laburpena

Bibliotekako dokumentu fisiko zein elektronikoen erreprodukzioa (kopia, eskaneaketa) eta deskargatzea


EKINTZA
LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK
Paperezko liburu bat osorik erreproduzitzea Galarazita
Paperezko liburu baten kapitulu edo zati bat (edukiaren %10a gehienez) erreproduzitzea Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta
Paperezko aldizkari bateko artikulu bat erreproduzitzea Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta
On line argitalpen- plataforma batetik artikuluak masiboki deskargatzea Galarazita
On line argitalpen-plataforma batetik artikulu edo liburu kapitulu kopuru mugatua deskargatzea Norberak erabiltzeko eta helburu akademikoarekin denean (ikasketa, irakaskuntza, ikerketa), baimenduta
On line argitalpen-plataforma batetik liburu bat osorik deskargatzea Galarazita, ez bada kontrakorik adierazten dagokion webgunean
Gordailu eta beste iturri batzuetan sarbide irekian dauden on line dokumentuak (doktoregotza tesiak, KAP, artikulu akademikoak, irudiak, etab. ) deskargatzea Baimenduta

 

Bibliotekako dokumentuen erabilera jarduera akademikoan (artikuluak, liburuak, apunteak eta beste idazteko)


EKINTZA
LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK
Testu propioetan liburu, artikulu edo beste dokumentu bateko pasarteak erabiltzea Baimenduta, betiere iturria aipatuz
Baliabide inprimatu ala digital batetik hartutako irudi zein argazkiak sartzea Baimenduta, betiere iturria aipatuz
Legeetako testuak sartzea Baimenduta
Jabari publikoan dauden obren testuak (duela 80 urte baino gehiago hildako autoreenak diren eta ustiapen eskubideak iraungita dituzten testuak)  sartzea Baimenduta, betiere autorea aipatuz
Interneteko baliabideetarako estekak sartzea Baimenduta baldin eta lotutako dokumentu edo orrialde horiek legez kontrakoak ez diren edo hirugarren batzuen eskubideak urratzen ez dituzten

 

Bitarteko fisiko edo digitalak erabiliz bibliotekan eskuratutako dokumentuen hedapena eta banaketa

EKINTZA LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK
Campus birtualean edo Moodle bezalako plataformetan copyright-a duten artikulu eta dokumentuak (arau teknikoak, liburuak, etab.) formatu digitalean sartzea Galarazita
Artikuluen kopiak banatzea, paperean edo formatu digitalean, autorearen baimenik gabe Galarazita
Bibliotekako artikuluak eta obren pasarteak sartzea paperezko dosierretan Baimenduta baina mugapenekin (pasarteak bakarrik, beti iturria aipatuz; inoiz ez artikulu osoak)
Bibliotekako on line baliabide dokumentaletara doazen estekak hedatzea campus birtualean Baimenduta

 

Autoreek beren edukiak sarbide irekian argitaratu eta hedatzea

EKINTZA LEGEZKO BAIMENAK, ERABILERA MUGAK ETA BETEBEHARRAK
Autorea izanik, dokumentu argitaragabe bat (tesia, txostena, apunteak) (Addi bezalako) gordailu batean uztea Baimenduta
Autorea izanik, argitaratua izan den dokumentu bat (aldizkari, biltzar bateko artikulua, etab.) (Addi bezalako) gordailu batean uztea Baimenduta baina mugapenekin, ustiapen eskubideak dituen editoriala  edo aldizkariak gordailuetan artxibatzeko duen politika zein den kontuan hartuz. Bibliotekako langileekin harremanetan jarri