Evaluación-ListaRecursos2

Baliabideen zerrenda alfabetikoa

Web of Science plataformako Book Citation Index datu basean bildutako liburuen zerrenda.

Giza eta Gizarte Zientzietako liburu zientifikoetako argitalpenen hedapena eta ikusgarritasuna neurtzen dituen indize bibliometrikoa, REBIUN katalogoan (Espainiako unibertsitate biblioteken katalogo kolektiboa) bildutako liburuen zenbaketan oinarrituta.

Brasilgo Hezkuntza Ministerioak sortua, gai eta herrialde guztietako aldizkari zientifikoak biltzen ditu. Hamar mailatan sailkatzen dira aldizkariak. Baliabide honetan presentzia izatea kalitatezko zantzutzat jotzen da seiurtekoen deialdian (11. eremua - Filosofia, Filologia eta Linguistika).

Gizarte eta Giza Zientzietako aldizkari zientifikoak biltzen ditu, lau kategoriatan sailkatuak: A, B, C eta D.

Kalitate zientifikoa eta argitalpen kalitatea duten unibertsitateko argitalpenen bildumen zerrenda.

Gizarte eta Giza Zientzietako aldizkari zientifikoak biltzen ditu, bakoitzaren kalitatearen arabera 5 taldetan sailkatuak: A+, A, B, C eta D.

Diziplina guztietako aldizkari zientifikoen zerrendak ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta CiteScore adierazlearen arabera ordenatuak. CiteScore Scopusen jasotako aipamenen arabera kalkulatzen da. Aldizkarien kalitate-adierazle hauek jasotzen ditu: CiteScore, pertzentila eta eta aldizkariak bere kategorian duen posizioa.

Egilekidetza indizea ematen du, hainbat diziplinatan Espainiako ikertzaileek dituzten ohitura eta jardunbideetan oinarritua.

Informatikako biltzarren rankinga (Albertako Unibertsitatea eta Informatikako Saila). Hiru mailatan sailkatzen ditu biltzarrak, berrikusketa prozesuaren, batzordearen eta biltzarraren prestigioaren eta aipamenen arabera.

Hiru rankingetara sar daiteke haren bidez:

  • ERA 2010. Australian Computing Research and Education Association of Australasia (CORE) elkarteak sortua, hiru taldetan sailkatzen ditu biltzarrak. A, B eta C.
  • QUALIS 2012. Brasilgo Hezkuntza Ministerioak sortua, zazpi kategoriatan sailkatzen ditu biltzarrak. H indizean dago oinarrituta sailkapena.
  • MSRA 2014. Microsoft Academic-ek sortua, H indizearen antzeko sistema baten bidez sailkatzen ditu biltzarrak.

Informatikako biltzarren rankinga, Computing Research and Education Association of Australia (CORE) elkarteak sortua. Honako kategoria hauetan sailkatzen ditu biltzarrak: A*, A, B, C, Australasian, Unranked, National, Regional.

Dokumentu zientifiko bat egiteko parte-hartzearen eginkizunak deskribatzen ditu.

Diziplina anitzeko datu basea (hala ere, Gizarte eta Giza Zientziak dira nagusi), Espainiako eta Hispanoamerikako argitalpen zientifikoak biltzen dituena.

Kalitate zantzuak ematen ditu Dialnet datu basean jasota dauden Espainiako Gizarte eta Giza Zientzietako aldizkariei dagokienez –2016tik–: eragin indizea, kuartila eta aldizkariak bere kategorian duen kokapena. Egun, beta bertsioan dago, eta, pixkanaka diziplina berriak gehitzen dira.

Giza eta Gizarte Zientzietako Espainiako aldizkarien argitalpenaren kalitateari buruzko informazioa ematen du.

Argitalpenen kalitate irizpideak betetzen dituzten herrialde eta diziplina guztietako sarbide irekiko aldizkariak biltzen ditu.

Argitalpenen kalitate irizpideak betetzen dituzten Gizarte eta Giza Zientzietako aldizkariak biltzen ditu.

  • FECYT kalitate zigilua duten aldizkarien rankinga

FECYT kalitate zigilua duten Espainiako giza eta gizarte zientzien aldizkarien zerrenda, ezagutza arloen arabera antolatuak eta haien eraginean eta ikusgarritasunean oinarritutako puntuazioaren arabera ordenatuak. Informazioa kategorien arabera ematen du, eta aldizkariek kategorien barruan duten posizioa eta kuartila adierazten ditu.

FECYT Kalitate Zigilua duten aldizkarien zerrenda.

Honako hauek egina: Italiako Informatika Ingeniaritzako Taldea (GII), Italiako Informatikako Taldea (GRIN) eta Espainiako Elkarte Zientifiko Informatikoa (SCIE). Hiru kategoriatan sailkatzen ditu biltzarrak.

Dokumentu zientifikoetan espezializatutako Google-ren bilatzailea, argitalpen batek jasotako aipamen kopurua biltzen dituena.

Argitaletxeen zerrenda, kalitatearen arabera kategorizatuak (handia, ertaina, txikia).

  • IN-RECJ (Lege Zientziak) 2001-2010
  • IN-RECS (Gizarte Zientziak) 1996-2011

Aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin faktorearen arabera ordenatuak. Web of Science plataforman jasotako aipamenen arabera kalkulatzen da eragin faktorea. Bi edizio ditu: zientziak eta gizarte zientziak. Ikerketak ebaluatzeko agentziek egun gehien baloratzen dituzten adierazleak biltzen ditu: eragin faktorea, kuartila eta aldizkariaren kokapena bere kategorian.

Argitalpenen kalitate irizpideak betetzen dituzten Latinoamerikako, Karibeko, Espainiako eta Portugalgo aldizkari zientifikoak biltzen ditu.

Web of Science (WoS) plataforman dauden aldizkarien zerrenda. Plataformaren zein datu basetan dauden adierazten du: Arts & Humanities Citation Index, Science Citation Index Expanded, Social Sciences Citation Index, Emerging Sources Citation Index.

Bartzelonako Unibertsitateak egina, aldizkariak biltzen dituzten datu baseei eta katalogoei buruzko informazioa ematen du.

  • Proceedings Scholar Metrics

Google Scholar Metrics-en araberako informatikako eta ingeniaritzako biltzarren akten H indizea, EC3k egina.

·      2012-2016

·      2011-2015

·      2010-2014

·      2009-2013

Giza eta Gizarte Zientzietako monografia zientifikoen argitaletxeen eragina neurtzen duen indize bibliometrikoa. Espainiako unibertsitate publikoetako ikertzaileek argitaratutako eta Google Scholar-en indexatutako (2012ra arte) liburuen aipamenen zenbaketan oinarritzen da.

Liburu bat Espainiako unibertsitate biblioteketako katalogoetan dagoen egiaztatzeko balio du.

  • RESH (Gizarte eta Giza Zientziak) 2005-2009

SCIE elkartearentzat garrantzitsuak diren biltzarren rankinga biltzen du.

Diziplina guztietako aldizkari zientifikoen zerrendak biltzen ditu, gaikako kategorien arabera antolatuak eta eragin indizearen arabera ordenatuak. Scopus datu basean jasotako aipamenen arabera kalkulatzen da eragin indizea. Aldizkarientzako kalitate adierazle hauek biltzen ditu: eragin faktorea, kuartila, eta aldizkariaren kokapena bere kategorian eta aldizkariaren H indizea.

Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere.

Scopus datu basean dauden biltzarren zerrendak biltzen ditu. Kalitate adierazle hauek biltzen ditu: eragin indizea, biltzarraren kokapena bere kategorian eta H indizea.

Espainiako nahiz atzerriko Giza eta Gizarte Zientzietako argitalpenen kalitate adierazleak biltzen ditu. Argitaletxeen sailkapen orokor bat eskaintzen du, bai eta adituen iritzian oinarritutako diziplinen araberako beste sailkapen batzuk ere. Horrez gain, argitaletxeen gaikako espezializazioari buruzko informazioa ematen du, bai eta originalak hautatzeko duen sistemari buruzko informazioa ere.

Mundu mailako aldizkariei buruzko informazioa ematen du: titulua, ISSN zenbakia, editoriala, titulu aldaketak, eteteak, gaiak... eta aldizkaria sartuta dagoen datu baseak.

Nazioarteko eta diziplina anitzeko datu basea; bertan, argitalpenen datu bibliografikoak biltzen dira, bai eta haien erreferentzia bibliografikoak eta jasotzen dituzten aipamenak ere.

Liburu bat mundu guztiko biblioteketako katalogoetan dagoen egiaztatzeko balio du.