AT-Sage

Sage Journals Premier-ekin eginiko “Read&Publish” akordio eraldatzailea

2024ko urtarrilean, unibertsitateak akordio eraldatzaile bat egin zuen Sage Journals Premier-ekin 2024-2026 urteetarako. Sagerekin sinatutako hitzarmenak, “Read & Publish” ereduarekin, Sage Journals Premier aldizkarien bilduma osora sarbidea ematen du, eta artikuluak irekian argitaratzearen %100 barne hartzen du, 959 aldizkari hibridotan (sarbide irekiko artikuluak eta harpidetza bidezko sarbide-artikuluak konbinatzen dituzten aldizkariak). Gold Open Access formatuko 158 tituluko APCetan ere %20ko deskontua egiten da. UPV/EHUko eta BERCSko ikertzaileak baliatu ahal izango dira akordioaz, betiere pertsona “korrespondentziaren egile” gisa agertzen bada.