Oxford University Press-ekin eginiko “Read &Publish” akordio eraldatzailea
2024ko urtarrilean, unibertsitateak akordio eraldatzaile bat lortu zuen Oxford University Press-ekin 2024-2026 urteetarako. Oxfordekin egindako hitzarmenak, “Read & Publish” ereduarekin, Oxford University Press aldizkarien bilduma osoa jasotzen du, eta artikuluak irekian argitaratzearen %100 barne hartzen du, bai aldizkari hibridoetan (sarbide irekiko artikuluak eta harpidetza bidezko sarbide-artikuluak konbinatzen dituzten aldizkariak), bai Gold aldizkarietan (artikulu guztiak daude irekita).
UPV/EHUko eta BERCko ikertzaileak balia daitezke akordioaz, betiere pertsona “korrespondentziaren egile” gisa agertzen bada.