Informazio bibliografikoko baliabideak - Arte Ederrak
Sarrera
Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.
Disziplina anitzeko baliabideak
Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.
- Unibertsitateko Bibliotekaren katalogoa.
- Gordailuak: ADDI eta Recolecta.
- Liburu elektronikoak: e-Libro.
- Aldizkari elektronikoak: bibliotekaren webguneko katalogoaren bidez edo AZ zerrendan.
- Diziplina askotako datu baseak: Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Dialnet / CSIC: teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
- Web of Science / Scopus / Proquest: zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.
Baliabide espezializatuak
Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak – Datu-baseak gaien arabera.
- Arts & humanities Database: artea, hirigintza, diseinua, argazkigintza, musika, teatroa, zinema eta eskulanak.
- Arts & humanities citation index: informazio bibliografikoa eta aldizkari espezializatuetatik ateratako aipamenak eskaintzen ditu.
- Getty Research Portal: arte eta kideko diziplinetako milaka baliabidetarako sarrera irekia.
- Pidgeon Digital: arkitekturari eta diseinuari buruzko datu basea.
- SciFinder-n: kimikako eta materialen zientzietako datu basea. Oso tresna erabilgarria da zaharberritze arloan.