GuiaTematica-Arquitectura

Informazio bibliografikoko baliabideak - Arkitektura

Sarrera

Gida honek arlo jakin batean kalitatezko baliabide bibliografikoak lortzeko orientabide gisa balio nahi du. Kontuan izan edozein diziplinatarako balio duten bilaketa-jarraibide orokorrak.

Disziplina anitzeko baliabideak

Oso garrantzitsua da informazio iturri fidagarriak, zientifikoak eta kalitatezkoak hautatzea.

  • Dialnet / CSIC: Teknologiari, giza eta gizarte zientziei eta osasun zientziei buruzko gaztelaniazko agiri zientifikoak.
  • Web of Science / Scopus / Proquest: Zientzia aldizkarietako artikuluak, liburuak eta biltzarretako hitzaldiak, gehienak ingelesezkoak.

Baliabide espezializatuak

Katalogotik edo webgunetik sar zaitezke: Datu-baseak –  Datu-baseak gaien arabera.

  • AENORmas: : Indarrean dauden UNE arauak, AENOR-ek landuta eta hartuak.
  • Arts & humanities database: ProQuest plataformaren datu basea, artea, arkitektura, diseinua, historia, filosofia, musika, literatura, antzerkia eta kultura ikasketei buruzko ehunka izenburu dituena.
  • Inspec: Fisika, informatika, ingeniaritza (elektrikoa, elektronikoa, kontrolekoa, ekoizpenekoa).
  • Pidgeon digital: Ikus-entzunezkoen bilduma da; bertan egungo arkitekto, ingeniari, paisaia arkitekto eta diseinatzaileen hitzaldiak jasotzen dira eta oraindaino 200 elkarrizketa baino gehiago biltzen ditu.
  • RIBA: Royal Institute of British Architects-en katalogoak nazioarteko arkitektura-aldizkarietan argitaratutako artikuluen informazio bibliografikoa ere jasotzen du. Erlazionatutako argazkiak eta irudiak ikusteko aukera ere ematen du.