Argitalpen motak
Jarduera zientifikoa hainbat argitalpen-motaren bidez transmititzen da, eta, zientziaren alorrean, aldizkari zientifikoetako artikulua da bitarteko nagusia, baina hemen ere argitara daiteke:
- Liburuak eta liburu-kapituluak
- Ponentziak eta komunikazioak
- Posterrak
- Txostenak
- Patenteak
- Tesiak
- eta komunikazio-modu berriak, hala nola blogak, sare sozialak…
Garrantzitsua da argitaratuko dugun hedabidea aukeratzea, mundu akademikoan duen oihartzunagatik eta hedapenagatik, baina baita ebaluazio-prozesuetan duen garrantziagatik ere; izan ere, prozesu horiek, besteak beste, argitalpen zientifikoen bidez ebaluatzen dute ikerketa-jarduera.