Aldizkariak hautatzeko baliabideak
Baduzu eskuizkribu bat argitaratzeko prest? Hurrengo baliabideek argitalpena aukeratzen lagunduko dizute, gaia, eragina, berrikusteko eta argitaratzeko azkartasuna eta beste alderdi batzuk kontuan hartuz.
- Manuscript Matcher. Zure argitalpenak onartzeko aukera gehien dituen aldizkariak aurkitzen ditu, Web of Science Bilduma Nagusiko hamarnaka milioi aipamenen konexioaren analisian oinarrituta.
- Springer. Argitaletxe horretako zein aldizkaritan argitara daitekeen artikulu bat, haren edukiaren arabera.
- Elsevier. Lan bat edukiaren arabera argitaratzeko Elsevierren aldizkaririk onena aurkitzeko laguntza.
- Wiley. Argitaletxe honek egileen eskura jartzen duen laguntza, edukiaren arabera aldizkari egokiena aurkitzeko.
- BioMed Central. Open Access aldizkari elektronikoak Biologian, Medikuntzan eta Osasun Zientzietan oro har.
- Edanz Journal Selector. Aurkitu aldizkaririk egokiena izenburuaren, laburpenaren eta hitz gakoen arabera.
- IEEE Publication recommender. Aldizkariak eta kongresuak hautatzeko laguntza.
- Journal article name estimators (JANE), Medline datu-basean indexatutako aldizkarietazko baliabidea.