ADDI (Artxibo Digitala Ikerketa eta Irakaskuntza)
Zer da ADDI?
Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala da, helburua duena Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren irakaslan eta ikerlanen ekoizpen intelektuala sarbide ireki gisa antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea. ADDIk barne hartzen ditu doktorego eta masterretako tesiak, gradu amaierako lanak, zientzi artikuluak, monografiak, liburuetako kapituluak, irakasleen lana, etab.
Zer da sarbide irekia?
Ikertzaile, erakunde akademiko eta politikoek bultzatutako argitalpen zientifikoa zabaltzeko modu berri bat da.
Sarbide irekia da literatura zientifikoa Interneten denen eskura egotea, edozein erabiltzailek irakurri, deskargatu, kopiatu, banatu, inprimatu edo literatura zientifiko horren beste legezko edozein erabilera egiteko, baina finantza, teknika edo bestelako mugapenik izan gabe. Mugapen bakarra da egileei beren obraren osotasuna kontrolatuko zaiela bermatzea eta haien lanagatik aipatuak izan eta behar adinako aitorpena jasotzeko eskubidea beteko dela.
Zein dira ADDIn autoartxibatzeko onurak?
Hauek dira formatu digitalez egindako lanak ADDIn artxibatzeko abantailetako batzuk:
- Interneten bidez lagun askoren eskura egongo direnez, lanok gehiago hedatu eta eragin handiagoa izango dute, baita jende gehiagok ikusi ere.
- Irakurle gisa, ikertzaileak irabazle ateratzen dira, erakundeak egindako harpidetzagatik ikusi eta erabili ahal dituzten ikerlanak ez ezik, beren arloan argitaratutako ikerlan guztiak ikus ditzakete, baita horien testu osoa erabiltzeko aukera izan ere.
- Lanon kontsulta eta deskargei buruzko datu estatistikoak lortu ahalko dira.
- Sarbide zentralizatuko gunea izango da, irakasle, ikertalde, hezkuntza berriztatzeko talde eta, oro har, unibertsitateko kideen ekoizpen zientifiko edo dozentea lortzeko.
- Identifikatzaile iraunkor eta egonkorrak erabiliko dira (handles) gordailuan utzitako material bakoitzerako.
- Material digitalak luzaroan zainduko dira.
- Beste erakunde, irakasle, ikertzaile eta abarrekiko lankidetza areagotuko da ─batik bat garrantzitsua izango da garatze bidean dauden herrialdeei dagokienean─, ezagutza irekia eta partekatua bultzatuta.
- Lanen egilea zein den egiaztatuko da lanak Interneten jarrita.
- Nazioko eta nazioarteko politikak beteko dira funts publikoz finantzatutako ikerlanetatik ateratako argitalpenak sarbide irekian gordailuan uzteko derrigortasuna dela eta.
Sarbide irekia, egile-eskubideak eta creative commons
Nola argitaratu dezaket ADDIn?
UPV/EHUko irakasle-ikertzailea, AZPko langilea edo ikaslea bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu, zure eskura jartzen ditugu laguntza teknikoa eta haren funtzionamenduari buruzko prestakuntza, baita autoartxibatze eta egile eskubideei buruzko aholkularitza ere.
ADDIn argitaratzea oso erraza da:
- Hemen erregistratu behar duzu, UPV/EHUko helbide elektronikoa erabiliz.
- Mezu bat bidali behar duzu addi@ehu.eus kasuan kasuko bilduman gordailutzeko baimena eman dezaten.
- Zure dokumentua igo behar duzu adierazten dizkizuten urratsak emanez.
Gradu Amaierako Lanen artxibatzea bultzatzen duen ikastegi batean ikasi eta zure lana idazkaritzan aurkeztean horretarako gaitu bazaituzte, mezu bat jasoko duzu zure GRALa artxibatzeko ADDI akademikora estekarekin. Hemen kontsultatu dezakezu informazio guztia:
Zure tesia edo proiektua ADDIn argitaratu nahi baduzu, bidali mezu bat addi@ehu.eus beharrezko baimenak jasotzeko.
Bestalde, hemen kontsultatu dezakezu ADDIri buruzko informazio orokorra:
Harremanetarako helbide elektronikoa: addi@ehu.eus