Espainiako Unibertsitate Errektore Biltzarreko (CRUE) Genero Berdintasuneko Politiken Lantaldearen I. Osoko Bilkura
Aurkezpena
2024ko uztailaren 19an CRUEko Genero Berdintasuneko Politiken Lantaldearen I. Osoko Bilkura egingo dute Bilbon. Hori ohore bat da Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearentzat, baita erantzukizun handia ere.
CRUEko sektorial batzuen berregituratze organikoaren ondoren hasitako etapa berrian, modu autonomoan antolatu behar izan da Genero Berdintasuneko Politiken Lantaldea, Berdintasun Politiken delegatuaren babespean.
Zentzu horretan, 2023ko martxoan Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (LOSU) onartzeak unibertsitateei ekarritako erronka berriei erantzutea izango da lantalde berriaren lehentasuna. Hala, zeregin bereziki garrantzitsua izango du: berdintasun planak egituratzea eta genero berdintasuna gure erakunde akademikoetako arlo guztietan txertatzea, LOSUk horretarako guztirako ematen dituen askotariko aukeren arabera.
Gai horrekin lotuta, eztabaida eta hausnarketa partekatu baten beharra dago, eta hori da Lantalde honen lehenengo osoko bilkuraren arrazoia. Genero ikuspegia prestakuntzan, ikerketan, kontziliazioan, aliantzetan eta gizartean txertatzeko orduan inpaktu handiena izan dezaketen unibertsitateko genero politikako ekintza estrategikoak lehenestea da helburua.
Jardunaldiaz, eztabaidez eta jarduera ludikoez goza dezazuen espero dugu. Ongi etorri Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatera.
Eva Ferreira García
UPV/EHUko errektorea
Espainiako Unibertsitate Errektore Biltzarreko (CRUE) Genero Berdintasuneko Politikendelegatua eta Next Generation funtsen koordinatzailea