info_presentacion

Aurkezpena

Biologia Zelularra eta Histologia Saila izena ematen dioten bi jakintza-arlok osatutzen dute, alegia, histologiak eta biologia zelularrak. Fakultate arteko saila da, bertako irakasleak hiru ikastegitan irakasten dutelako: Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea eta Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

Saila "Biologia Zelularra eta Zientzia Morfologikoak" izenarekin sortu zen. Zientzia Morfologikoak jakintza-arloa desagertu zenean eta Histologiaren jakintza-arloa sortu zenean, Sailari izenez aldatu zitzaion.

Saila UPV/EHUko sailetako oinarrizko arautegiari jarraituz eraentzen da.