INFORMAZIO LABURRA: TEKAZELen BILERETAN AZTERTUTAKO GAIEI BURUZKOA

INFORMAZIO LABURRA: TEKAZELen BILERETAN AZTERTUTAKO GAIEI BURUZKOA

Agiri honetan bildu ditugu 2019/2022 LEP deialdiaren inguruan TEKAZELen bileretan sortu diren zalantzak eta galderak. Bileretan kasuan-kasuan sortzen baziren ere galdera eta zalantzok, agiri honetan ikuspegi orokorretik azalduko ditugu.

1.- PLAZA ETA LANPOSTUA

LEP deialdian plazak betetzeko deia egiten da, ez lanpostu zehaztzat betetzeko.

Plazak erreferentzia egiten dio kidegoari, eskalari, kategoriari edo parekoari. Lanpostuak, baina, lanpostuen zerrendan jasota dagoen kodeari lotuta daude, eta lanpostuan kidego, eskalako eta kategoriako lan guztiak edo lanetako batzuk egiten dira.

Plaza bat pertsona batek betetzen duen lanpostu bat da, baina plaza batek lanpostu bat baino gehiago izan ditzake.

Beraz, lan publikorako sarrera prozesuak plaza izan behar du oinarri eta ez lanpostua.

2.- LEP PROZESUAK

Bi prozesu mota bereizi behar dira:

1.- Egonkortasunerako ezohiko prozesua: 20/2021 Legeko 6. eta 8. xedapen gehigarriko baldintzak betetzen dituzten plazetarako; merezimendu bidezko hautaketa prozesua da. Hauek dira ezohiko prozesu honetako deialdietan jasotakoak:

                1.1.- Funtzionarioen multzoan:

316            Gestioko teknikarien eskala (Orokorra).

317            Gestioko teknikarien eskala (Zuzenbidea).

318            Gestioko teknikarien eskala – Ekonomia

319            Gestioko teknikarien eskala - Medikuntza

320            Gestioko teknikarien eskala - Prebentzioa

321            Gestioko teknikarien eskala - Ingurumena

322            Gestioko teknikarien eskala - Kazetaritza

323            Gestioko teknikarien eskala – Psikologia

324            Gestioko teknikarien eskala - Publizitatea

325            Unibertsitate Gestioaren eskala - Orokorra

326            Unibertsitate gestioko eskala – Erizaintza

327            Artxibo, Biblioteka eta Museoetako laguntzaileak

328            Administrarien eskala

329            Administrari laguntzaileen eskala

330            Menpekoen eskala

                1.2.- Lan kontratudunen multzoan:

331               IKTen goi mailako teknikaria - Sistemen Informatika

332               IKTen goi mailako teknikaria - Aplikazioen Informatika

333               Goi mailako teknikaria. Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanak – Arkitektura eta Obrak  

334               Argitalpen eta Arte Grafikoetako goi mailako teknikaria – Argitalpenak eta arte grafikoak

335               Gestioko goi mailako teknikaria - Gestioa

336               Itzulpengintza eta Interpretazioko goi mailako teknikaria – Itzulpengintza/Interpretazioa

337               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Osasuna/Animaliategia

338               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Osasuna/Animaliategia

339               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Erresonantzia Magnetiko Nuklearra

340               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Geokronologia eta Geokimika

341               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – X Izpiak

342               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Kalkulu Zientifikoa

343               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Neurri Magnetikoak

344               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria - Makroportaera-Mesoegitura-Nanoteknologia

345               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Laser Tresna

346               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Genomika

347               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Proteomika

348               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria - Material eta Gainazalen Mikroskopia

349               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria – Mikroskopia Biomedikuntzan

350               Ikerketako Zerbitzu Nagusietako goi mailako teknikaria - Raman-Multiespektroskopia Akoplatuak

351               Goi mailako teknikaria. Ikerketako Zerbitzu Nagusiak – Fitotroia eta Berotegia

352               Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzako goi mailako teknikaria - Mekanika

353               IKTeko maila ertaineko teknikaria- Sistemen Informatika

354               Itsas Jardueretako maila ertaineko teknikaria—Itsas Jarduerak

355               Gestioko maila ertaineko teknikaria - Gestioa

356               Irakaskuntza eta Ikerketarako laguntzeko maila ertaineko teknikaria - Mekanika

357               Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzarako maila ertaineko teknikaria - Kimika

358               IKTetako teknikari espezialista - Sistemen Informatika

359               IKTen goi mailako teknikaria - Aplikazioen Informatika

360               Elektrizitateko/Elektronikako teknikari espezialista - Elektrizitatea

361               Elektrizitateko/Elektronikako teknikari espezialista- Elektronika

362               Komunikazio, Irudi eta Soinuko teknikari espezialista - Komunikazioa, Irudia eta Soinua

363               Mekanikako teknikari espezialista - Mekanika

364               Kimikako teknikari espezialista - Kimika

365               Osasuneko/Animaliategiko teknikari espezialista – Osasuna/Animaliategia

366               Argitalpen eta Arte Grafikoetako goi mailako teknikaria – Argitalpenak eta Arte Grafikoak

367               Itsas Jardueretako teknikari espezialista – Itsas Jarduerak

368               Gestioko teknikari espezialista - Gestioa

369               Mantentze Lanetako eta Produkziorako Zerbitzuetako teknikari espezialista – Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak

370               Igeltserotzako teknikari espezialista - Igeltserotza

371               Pinturako teknikari espezialista - Pintura

372               Zurgintzako teknikari espezialista - Zurgintza

373               Hezkuntzarako Laguntzako teknikari espezialista- Hezkuntzarako Laguntza

374               Geologiako teknikari espezialista - Geologia

375               Sistemen Informatikako teknikari laguntzailea – Sistemen Informatika

376               Kimikako teknikari laguntzailea - Kimika

377               Osasuneko/Animaliategiko teknikari laguntzailea – Osasuna/Animaliategia

378               Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzaileak - Mantentze Lanak eta Produkziorako Zerbitzuak.

379               Jarduera Espezifikoetako teknikari laguntzailea - 14 Biltegia

380               Argitalpen eta Arte Grafikoetako teknikari laguntzailea – Argitalpenak eta Arte Grafikoak

381               Arte eta Gorputz Adierazpeneko teknikari laguntzailea – Arte eta Gorputz Adierazpena

2.- Ohiko prozesua gainontzeko plazetarako

                2.1.- Lan kontratudun langileak: merezimendu bidezko hautaketa prozesuak

395               Goi mailako teknikaria. Eraikuntza, Obra Zibil eta Mantentze Lanak – Arkitektura eta Obrak

396               Itzulpengintza eta Interpretazioko goi mailako teknikaria – Itzulpengintza/Interpretazioa

397               IKTeko maila ertaineko teknikaria- Sistemen Informatika

398               Gestioko maila ertaineko teknikaria - Gestioa

399               Irakaskuntza eta Ikerketan laguntzeko maila ertaineko teknikaria - Mekanika

400               Irakaskuntza eta Ikerketarako Laguntzako maila ertaineko teknikaria – Osasuna/Animaliategia

401               Elektrizitateko/Elektronikako teknikari espezialista - Elektrizitatea

402               Komunikazio, Irudi eta Soinuko teknikari espezialista - Komunikazioa, Irudia eta Soinua

403               Mekanikako teknikari espezialista - Mekanika

404               Kimikako teknikari espezialista - Kimika

405               Argitalpen eta Arte Grafikoetako teknikari laguntzailea – Argitalpenak eta Arte Grafikoak

                2.2.- Funtzionarioak: lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa prozesuak

308               Gestioko teknikarien eskala – Orokorra (Berna Promozioa)

309               Gestioko teknikarien eskala – Ekonomia (Berna Promozioa)

310               Gestioko teknikarien eskala – Prebentzioa (Berna Promozioa)

311               Artxibo, Biblioteka eta Museoetako laguntzaileak – Biblioteka (Barne Promozioa)

312               Unibertsitate Gestioaren eskala – Orokorra (Barne Promozioa)

313               Artxibo, Biblioteka eta Museoetako laguntzaileak – Biblioteka (Barne Promozioa)

314               Administrarien eskala (Barne Promozioa)

315               Administrari laguntzaileen eskala (Barne Promozioa)

382               Gestioko teknikarien eskala - Orokorra

383               Gestioko teknikarien eskala - Zuzenbidea

384               Gestioko teknikarien eskala – Ekonomia

385               Gestioko teknikarien eskala - Medikuntza

386               Gestioko teknikarien eskala - Kazetaritza

387               Gestioko teknikarien eskala – Psikologia

388               Unibertsitate Gestioaren eskala - Orokorra

389               Unibertsitate gestioko eskala – Enpresa zientziak  

390               Unibertsitate gestioko eskala – Erizaintza

391               Artxibo, Biblioteka eta Museoetako laguntzaileak

392               Administrarien eskala

393               Administrari laguntzaileen eskala

394               Menpekoen eskala

3.- LANPOSTUEN ESKAINTZA

Behin-behineko kalifikazioak argitaratu zirenean, LEPan deitutako plazek oinarri dituzten lanpostuak argitaratu ziren.

Lanpostuen zehaztasunak lanpostuen zerrendan argitaratutako berak dira: izena; betebehar espezifikoak; hizkuntza eskakizuna eta derrigortasun data; lanpostu mailako osagarria eta, egoki denean, osagarri espezifikoa (funtzionarioen kasuan); kategoria profesionala (lan kontratudunen kasuan); lanaldia; zein administrazio atalera dagoen atxikia; Campusa. Baina ez dago zehaztuta zein leku edo eraikinetan bete behar diren lanpostuari dagozkion zereginak, hori ez dago-eta jasota lanpostuen zerrendan gutxien dela zehaztu beharreko ezaugarrietan; beraz, lanpostua aukeratzean informazio gehiago emango den arren, hori ez da, inolaz ere, norbanakoak aitortuta daukan eskubide bat.

4.- LANPOSTUAK AUKERATZEA

Deialdian parte hartzen duen lehiakide bakoitzak nahi dituen lanpostuak aukeratu behar ditu, gogokoen dituen hurrenkeran adierazita. Gomendioa da eskaintzen diren lanpostuetatik eta lehiakide bakoitzak aukeran dituenetatik ahalik eta lanpostu gehien aukeratzea eta gogoko hurrenkeran jartzea.

Eskarian zehaztutako hurrenkera loteslea da.

Ezohiko prozeduran bakarrik parte hartzen dutenek ezohiko prozedurarako eskainitako lanpostuak baino ezin dituzte aukeratu.

Ohiko prozeduran bakarrik parte hartzen dutenek ohiko prozedurarako eskainitako lanpostuak baino ezin dituzte aukeratu.

Lanpostua aukeratzeko deitua egonda behin-behineko esleipenean lanposturik lortzen ez dutenek, berdin-berdin bete behar dute inprimakia, egon daiteke-eta aukerarik eskatutako lanposturen bat, adierazitako hurrenkeran, lortzeko.

Eskala edo kategoria eta espezialitateen deialdietan parte hartzen duten langileek, salbuespenezko prozesuagatik zein prozesu arruntagatik, bi prozesuetako lanpostuak aukeratuko dituzte, beren lehentasunen arabera, salbuespenezko prozesuaren deialdietatik.

Langile egonkorrek ez badituzte osorik hautatzen adjudikatu beharreko lanpostu guztiak, egonkortasuna galduko dute.

5.- INPRIMAKIA

Deialdien behin-behineko esleipenak argitaratu ondoren, erreklamazioak egiteko epea irekiko da, bai eta inprimaki bat betetzeko epea ere. Formulario horrek, era berean, jarraibide-orria izango du.

Era berean, epe bat irekiko da barne-sustapeneko deialdietako lanpostuen behin-behineko esleipendunek bete dezaten.

Formularioak langileak lanean hasteko aukeren berri emateko balio du, esleitutako lanpostuan benetan hasi nahi duten ala ez adieraziz.

Lanpostua aukeratzeko deitua egonda behin-behineko esleipenean lanposturik lortzen ez dutenek, berdin-berdin bete behar dute inprimakia, egon daiteke-eta aukerarik eskatutako lanposturen bat, adierazitako hurrenkeran, lortzeko.

Oro har, inprimaki bat bete behar da prozesu bakoitzerako, betiere, prozesu horretan deitua izanez gero lanpostu aukeratzeko, lanpostura joateko aukerak ez baitira berdinak izango (lanpostu batera efektiboki joanez gero, bestean eszedentzian geratuko da pertsona hori). Hala ere, eskala bereko prozesu desberdinetan parte hartuz gero (A eta B taldeetan baino ez da posible hori), inprimaki bakarra bete behar da, nahi den lanpostuko prozesuari dagokiona, hain zuzen ere.

Inprimaki hori ez da, inolaz ere, lanpostuak eskatzeko eskaera orri berri bat, eta, beraz, ezin izango da aldatu aukeratutako lanpostuen hurrenkera.

Inprimakian aukera hauek daude:

Lanpostuaren jabetza hartzea eta lanpostura joatea.

Interesdunak lanpostura joateko asmoa agertu badu, karrerako funtzionario edo lan kontratudun langile finko izatera pasako da, eta plaza jakin baten titulartasuna eskuratuko du. Horrelakoetan, titularra zerbitzu aktiboan hasi ahalko da, ala lanpostua gordetzea dakarten egoeretako bat argudiatu ahalko du lanpostura ez joateko.

Lanpostuaren jabetza hartzea, baina lanpostura ez joatea, arrazoi hauetakoren bat dela eta:

Borondatezko eszedentzia eskatzea, sektore publikoan zerbitzuak emateko (dela beste administrazio publiko batean, dela UPV/EHUn bertan).

Lanpostuaren jabetza baldintzapean hartzea, eszedentziarako aukerarekin:

C atalean jasotako aukeretan, hautatutako pertsona lanpostuan hasiko da, baina ez da bertan geratuko honako baldintza hauetako bat betetzen bada:

1)   zerrendan adierazi duen zenbakia edo txikiagoa duen lanpostu bat lortzeko aukera badu,

2)   LEP honetako beste prozesu batean adierazi duen hurrenkera zenbakia duen lanpostua esleitzen bazaio, edo

3)   egun betetzen duen lanpostuan beste eskala bateko bitarteko funtzionario edo beste kategoria bateko aldi baterako lan kontratudun gisa jarraitzeko aukera badu.

d)  Uko egitea.

Karrerako funtzionario izendatu aurretik edo lan kontratudun finko izan aurretik eginez gero uko esleitutako lanpostuari, ez da galduko uko egindako lanposturi dagokion eskalako edo kategoriako lan poltsan egoteko eskubidea edo lan poltsan lehentasuna izateko eskubidea.

Karrerako funtzionario izendatu ondoren edo lan kontratudun finko izan ondoren eginez gero uko esleitutako lanpostuari, galdu egingo da uko egindako lanposturi dagokion eskalako edo kategoriako lan poltsan egoteko eskubidea.

6.- LANPOSTUA ESLEITZEKO IRIZPIDEAK

Lanpostua esleitzeko irizpideak legean daude zehaztuta, eta aldi berean ezarri behar dira irizpideok: lanpostuaren betebeharrak (betebehar espezifikoak (halakorik dagoenean) eta hizkuntza eskakizuna (derrigorrezko data daukanean), hautaketa prozesuan lortutako puntu hurrenkera, eta lanpostuetarako aukeratutako hurrenkera.

Inprimakia betetzeko epea bukatuta, bigarren esleipena egingo da; izan ere, gerta daiteke hautatuko pertsona lanpostura ez joatea, eta plaza hutsik geratzean bigarren txandan hartzeko aukera izatea kontuan izanda hurrenkera. Esleipen hori behin betikoa izango da.

Esleipenak goiko titulazio taldeetatik hasiko da, deialdien zenbakiari jarraikiz eta hautagaien hurrenkera ordenari.

7.- ENPLEGATU PUBLIKOAREN OINARRIZKO ESTATUTUAREN LEGEAREN TESTU BATEGINAREN 70. ARTIKULUA

Aztertu da zeintzuk diren hiru urteko epean egin beharreko administrazio egintzak hautaketa prozesua balioz osatzeko. Edo, beste era batera esanda: aztertu da LEPko zein egintza egin behar diren gehienez ere hiru urteko epean.

LEPari hasiera emateko, hutsik dauden plazak beteko dituzten pertsonak aukeratzeko egingo den hautaketa prozesuko deialdia iragartzen da.

Hautaketa prozesuko egintzek (hautagaiak onartzea eta baztertzea, epaimahaia izendatzea, hautaketa probak egitea, hautaketa organoa proposatzea, hautatutako pertsonak izendatzea eta lanpostua jabetzan hartzea) oinarri badute ere Lan Eskaintza Publikoa (hautaketa prozesuen bidez beteko diren plaza hutsak iragartzeko egintza), berez, LEParen zuzeneko egintzak baino deialdietako oinarrietan zehaztutakoa garatzeko eta betetzeko egintzak dira, eta oinarriak dira, hain zuzen ere, hautaketa prozesuan ezarri beharreko epeak zehazteko abiapuntua.

Interpretaziorako beste irizpide batek aukera ematen du ere hiru urteko epea hautaketa prozesuko deialdiari berari bakarrik ezartzea, eta hori izatea balioz eratzeko baldintza.

8.- LANPOSTUA JABETZAN HARTZEA ETA ALDI BATERAKO EZINTASUNA

Behar bezala egiaztatutako aldi baterako ezintasun egoera ezinbesteko arrazoi justifikatua da; hortaz, arrazoi hori desagertzen denean, lanpostuaren jabetza hartu ahal izango du interesdunak. Hala ere, aldi baterako ezintasun egoeran dagoen interesdunak eskatzen badu lanpostua jabetza hartzea, ezinbesteko arrazoi bati heltzeke, behar beste agiri mediko aurkeztu beharko ditu frogatzeko ezintasuna ekarri duen gaixotasun edo istripuak ez diola eragiten lanpostuko zereginak betetzeko beharrezkoa den gaitasun funtzionalari.

9.- ZERBITZUEN ANTOLAMENDUA ETA EGINKIZUNEN ERRELEBOA

Behin betiko esleipena egin ondoren, karrerako funtzionarioen izendapena egingo da eta EHAAn argitaratu, eta lanpostua jabetzan hartzeko epea ezarriko da (lan kontradunen prozesuetan, “lanpostua jabetzan hartu” esaten denean lan kontratua sinatzea dela ulertuko da).

Behin betiko esleipena egin ondoren, administrazioko unitateak (ikastegiak, sailak eta zerbitzuak) prest egon behar dira zerbitzuak berrantolatzeko kontuan izanda zein mugimendu egongo den langileen artean. Gomendioa da oinarrizko gida batzuk prestatuta izatea lanpostuaren oinarrizko zereginak azaltzeko, eta erabiliko diren aplikazioetan sartzeko eta espedienteak kudeatzeko jarraibideak azaltzeko.

Horrez gain, gerentearen erabaki baten bidez, behar diren malgutasun neurriak ezarriko dira datozen eta doazen langileen arteko informazio trukea sustatzeko, ezagutzen transmisioa errazteari begira.

10.- 2025eko LANALDIA

Lanpostuen behin betiko esleipena argitaratu ondoren, epea irekiko da 2025eko lanaldia aukeratzeko (lanaldi arautuko aukerak edo telelana). Hala ere, 2025eko lanaldia negoziazio kolektiboan aztertu behar da, eta abenduan hasiko dira horretan.

11.- ZERBITZU BETEKIZUNAK ETA LAN POLTSETAKO DEIAK

Sindikatuekin akordioa lortu zen langileek orain arteko lanpostuan jarrai dezaten –ahal den heinean izendapenean edo kontratuan aldaketak eginez (plaza hutsetik ordezkapenera pasatzeko edo alderantziz)– hartara eragindako pertsonen eskubideak, interesak eta itxaropenak bateratzeko ziurtasunaren eta segurtasunaren mesedetan.

Beraz, bete gabe geratzen diren lanpostuak (bai LEPko esleipenen ondorioz, bai aipatutako akordioaren ondorioz) eskaini egingo dira zerbitzu betekizunen bidez betetzeko (karrerako funtzionarioen kasuan) edo eginkizunen aldi baterako esleipenaren bidez (lan kontratudunen kasuan) edo lan poltsen bidez.

LEPak ez dakar aldaketarik zerbitzu betekizunen edo eginkizunen aldi baterako esleipenen arautegian, eta, beraz, kasuan kasuko arautegiak ezar daitezke, hau da: ezarpen eremu subjektiboa karrerako funtzionarioak edo lan kontradun finkoak dira, deialdia egin den unean finko ziren eskala edo kategorian.

12.- LAN POLTSAK BERRANTOLATZEA

2019/20/21/22 LEPko oposizio faseak behin betiko bukatu ondoren, argitaratu egin dira funtzionarioen ohiko prozesuetako kasuan kasuko deialdietako behin-behineko lan poltsak, hurrenkera antolatuta, eta 2024/10/31ra arteko epea ireki da erreklamazioak jartzeko.

Era honetara antolatu dira:

1.- Lehenengo, egonkortasuna daukaten langileak.

2.- Ondoren, lehentasuna daukaten langileak.

Akordioaren arabera, lehentasuna izateko azterketa egin eta entregatu egin behar da, eta, ondorioz, azterketa zuri entregatu dutenek ez dute lehenengo baldintza betetzen (azterketa egin izana), bigarrena baino ez dute betetzen (azterketa entregatzea), eta, hortaz, lan poltsa berrietan LEPko guztien atzetik egongo dira.

3.- Ondoren, 2022ko LEPa gainditu arren plazarik lortu ez dutenak. Pertsona hauen hurrenkera zehazteko irizpideak hauek izango dira: prozesuan lortutako puntuak gehi eskala berean egindako lana eskariak aurkezteko azken egunaren biharamunean hasi eta prozedura bukatu den egunera (2024ko uztailaren 8a) arte, biak barne: 0,06 puntu lan egindako hilabete osoko. Prozeduraren azken eguntzat hartuko da prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitaratzen den eguna.

Lan poltsako atal honetan, kasuan kasuko hautaketa prozesuko oposizio fasean gutxien dela 17,5 puntu lortu dutenak baino ez dira sartuko.

4.- Ondoren, egun lan poltsan dauden gainontzekoak, 2023ko urtarrilaren 31 geroztik zerbitzurik bete badute eta aurreko ataletako batean ere ez badaude. Egun duten hurrenkera erlatiboan jarraituko dute.

Lan poltsak eratzean sortutako puntu berdinketak apurtzeko, LEPan berdinketak apurtzeko erabilitako aplikazioa bera erabili da. Berdinketa “berri” bakarrak dira, puntuazio gehigarria gehitzean LEPko puntuazio osoan puntuazio bera daukatenekin sor daitezkeenak. Horrelakoetan, berdinketa apurtzeko irizpidea izango da puntuazio gehigarria batu aurretik zeukaten puntuazioa ezartzea.

Ahalegina egingo da lan poltsa berriak, hau da, berriz antolatuak, 2025/01/01erako egoteko indarrean.

13.- LAN POLTSETAKO PENALIZAZIOAK

Penalizazioak ez du baztertzen lanerako aukera. Penalizazioak eragina izango du edo ez pertsona horrek lan poltsan daukan egoeraren arabera. Penalizazioa daukan norbaitek lanpostua utzi behar badu LEPko norbaitek bete duelako lanpostu hori, pertsona hori lanerako moduan egongo da eta bere baldintzekin bat datozen deiak hartuko ditu; ez da penalizazioa ezarriko. Berriz, ez badu lanpostua utzi behar eta bere izendapenak/kontratuak indarrean jarraitzen badu, edo izendapena/kontratua arautu beharra badago plaza hutsetik ordezkapena egitera igaro delako edo alderantziz, penalizazioak indarrean jarraituko du aktibo dagoelako. LEPak ez dio eragiten lan poltsen arautegiari.

14.- BORONDATEZKO ESZEDENTZIA, SEKTORE PUBLIKOAN ZERBITZUAK BETETZEN EGOTEAGATIK

- Horrelakoetan ez da lanpostua gordeko.

- Mota honetako eszedentzian egonez gero, pertsona horrek aukera izango du zerbitzu betekizunetako prozeduretan parte hartzeko Zerbitzu betekizunei buruzko arautegiak 4. artikuluan zehaztutakoaren babesean.

- Lanpostua gordeta ez daukan eszedentziatik zerbitzu aktibora bueltatzeko, oro har, lehiaketa prozeduran eta izendapen askeko prozeduran hartu beharko da parte. Lanpostu huts batera behin-behinekoz bueltatzea, salbuespentzat hartuko den bide bat izango eszedentziatik bueltatzeari dagokionez, eta zerbitzuaren premien menpe egongo da beti, oinarri izango du antolatzeko ahala, eta behin-behineko esleipen horrek ezin izango ditu kaltetu beste funtzionario batzuen eskubideak, eta ezin izango da erabili berezko ez dituen helburuetarako.

Beraz, eszedentziatik bueltatzeko eskaria ebazteko, kontuan hartuko dira zeintzuk diren baldintzak eta zeintzuk diren diruz hornituta egonik aukeran dauden lanpostu hutsak. Eskaria ebazteko epea 3 hilabetekoa izango da.

15.- MODU EFEKTIBOAN EMANDAKO ZERBITZUAK NOLA ZENBATU BORONDATEZKO ESZEDENTZIA HARTZEKO

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginak dio funtzionarioek eszedentzia hartu ahal izango dutela:

“aurre-aurreko bost urteetan gutxienez, administrazio publikoetako edozeinetan modu efektiboan zerbitzua eman badute.”

Norberaren interesarengatiko borondatezko eszedentzia emateko, kontuan hartu ahal izango dira: karrerako funtzionario legez betetako zerbitzuak, praktiketako funtzionario legez betetakoak, bitarteko funtzionario legez betetakoak, konfiantzako langile legez betetakoak, lan kontratudun edo administrazio kontratudun legez betetakoak, edozein izan dela ere administrazio publikoa, erakunde autonomiaduna edo Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzailea.