Helburuak
Farmakologiako Janssen Gelaren helburu orokorra baliabideen erabilera arrazionalaren kultura, balioan zentratutako kudeaketa eta garapenaren premisa den berrikuntza sustatzea eta gizarteari helaraztea da, horretarako, osasun-arloan eta arlo sozio-sanitarioan parte-hartzen duten eragile guztien artean beharrezko zubiak ezarriz eta osasun-arreta eraldatzeko behar diren bost osagaiak barne hartuz:
- Pazienteen osasun beharrak aztertzea eta ulertzea
- Osasun-emaitzak hobetzeko irtenbide berritzaileak analizatzea, balioztatzea eta aztertzea.
- Ezagutza zabaltzea, profesionalen zeharkako taldeen eraketa sustatuz.
- Osasun-emaitzak eta kostuak neurtzea eta aztertzea.
- Osasun arloko eragileen arteko aliantzak eta lankidetzarako espazioak zabaltzea.
Farmakologiako Janssen Gelaren lan-ildoen artean daude dibulgazioa, prestakuntza-jarduerak, adituekin eta herritarrekin eztabaida, ikerketa-arloen sustapena, erakundeen aholkularitza, unibertsitate-zabalkuntza, berrikuntza kritikoen balioespena, erakundeen arteko lankidetza sustatzea, etab., honako gai-atal hauetan, besteak beste:
- Osasun-emaitzak denbora errealean eta modu agregatuan neurtzeko digitalizazioa.
- Osasun-sistemaren humanizazioa. Eredu afektibo-eraginkorra bultzatzea.
- Sendagaien erabilera arrazionala eta osasun-sistemaren iraunkortasuna. Balioan oinarritutako medikuntza sustatzea.
- Berrikuntza eta ikerketa biosanitarioko eredu berriak. Asistentziaren eta ikerketaren integrazioan oinarritutako eredu dual baterako trantsizioa.
- Doitasunezko medikuntza pertsonalizatua.
Horretarako, Farmakologiako Janssen Gelako jardueren artean honako hauek daude:
- Gelaren berezko web-orria eta bideo-kanala sortzea eta mantentzea.
- Mintegiak, mahai-inguruak, topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, eta abar antolatzea.
- Presentzia instituzionala antzeko izaera eta helburuak dituzten ekitaldietan.
- Txosten teknikoak egitea eta zabaltzea.
- Iritzi-artikuluak, elkarrizketak eta presentzia komunikabideetan.
- Jarduera bateratuak sareko kide diren Katedra eta Berrikuntza-Gelekin.
- Gelaren gai-arloen barruko berrikuntza sanitarioko proiektuak.
- Gelaren gai-eremuko Gradu amaierako eta Master amaierako lanak bultzatzea.
- Gelaren eta Katedra eta Berrikuntza-Gelen sareko helburuetan nabarmen lagundu duten pertsonak eta jarduerak aintzastetzea.
- Erlazionatutako beste jarduera batzuk.