UPV/EHUko ikasleak: SICUE
- OHAR GARRANTZITSUA (pdf, 60 Kb)
- NOLA KUDEATU ZURE MUGIKORTASUNA
Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzaren web orrian eskuragarri dago SICUE Programari buruzko informazio zabala, eta hemen duzuna haren osagarri duzu. Oso garrantzitsua da bi web guneetako informazioa izatea beti kontuan.
- 1. Baldintzak eta mugak
- 2. Eskariak
- 3. Helburuko unibertsitateak
- 4. Esleipenerako irizpideak
- 5. Egonaldia luzatzea
- 6. Dirulaguntzak
- 7. Jarraibideak plaza behin esleituta
1. Baldintzak eta mugak
Kontuan izan behar dituzu UPV/EHUko Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetzak ezarritako baldintzak eta mugak programan parte hartzeko. Horiez gain, hemen zehaztutakoak ere izan behar dira kontuan.
2. Eskaerak
- Tokia: GAUR - Eskariak on-line egin behar dira
3. Helburuko unibertsitateak
Destinoak kontsultatzeko, mugikortasun-eskaera egiterakoan, berrikusi eskuragarri dauden helmugak. Kontuan izan urtero alda daitezkeela. Horregatik, ez daukagu zerrenda ofizialik argitaratuta.
4. Esleipenerako irizpideak
Ikastegiko ikasleen artean plazak esleitzeko irizpidea ikaslearen CRUEko batez besteko nota izango da, betiere, baldintzak betez gero.
- Hirugarren mailako ikasleek lehentasuna izango dute, mugikortasun programa batean parte hartzeko duten aukera bakarra delako.
- Mugikortasun programa batean inoiz parte hartu ez duenak lehentasuna izango du nazioarteko bigarren egonaldia eskatzen dutenen aurrean.
Ikastegiko Nazioarteko Harremanen arloko dekanordetzak lehen esleipenak egin ondoren, ikasleak GAURen onartu behar du esleitu zaion plaza, horretarako zehaztutako epean onartu ere, eta horrela egin ezean, omisioz uko egin duela ulertuko da, plaza galduko du eta zigorra izango du nazioarteko mugikortasunerako hurrengo deialdirako.
5. Egonaldia luzatzea
Lehen lauhilekorako bazoaz, aukera izango duzu egonaldia luzatzeko. Horretarako, behar besteko aurrerapenaz eskatu beharko duzu eta ikastegiko SICUE koordinatzailearen eta helburuko unibertsitatearen onespena izan.
EZ duzu inolako laguntza ekonomiko osagarririk jasoko egonaldia luzatu arren. Aitorpen akademikoa baino ez duzu jasoko. Horretarako, konpromiso akademikoa luzatu beharko duzu ikastegiko koordinatzailearen jarraibideei eutsiz eta haren gidaritzapean.
6. Dirulaguntzak
- EZ dago bekarik SICUE programarako.
- Baina badago Eusko Jaurlaritzaren laguntza orokorreko beka. Baldintza akademiko eta ekonomikoak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik. Hortaz, dirulaguntza hau jasotzen ari diren ikasleek eska dezakete. Ikasleak dira laguntza behar den epean eta adierazitako tokian eskatzeko arduradunak. Nazioarteko Harremanetako Bulegoak ez du laguntza hau kudeatzen.
7. Plaza behin lortuta egin beharrekoak
- Bete Aurretiko Konpromiso Agiriaren zirriborroa (pdf, 108 Kb)
- Prozedura:
- Mugikortasuneko koordinatzailearekin adostu irakasgaiak kontuan izanda helburuko unibertsitateko irakasgaien programak.
- GAURen grabatu.
- Inprimatu GAURetik akordio akademikorako proposamen osoa eta Nazioarteko Harremanen arloko Dekanotzan aurkeztu sina dezaten.
- Bidali helburuko unibertsitatera akordio akademikoa sina dezaten, eta hiru aldeen sinadura lortu ondoren, bidali Nazioarteko Harremanen arloko Dekanotzara.
- Data honetatik aurrera, konpromisoa blokeatuta geratuko da GAURen, hau da, ezin izango da aldatu.
Ikasiko dituzun irakasgai GUZTIAK sartu beharko dituzu matrikulan.
Akordio akademikoa aldatzea (behar bezala egiaztatutako arrazoiengatik)
- Aldaketak egiteko inprimakia bete, eskatu nahi dituzun aldaketa guztiekin.
- Akordio akademikoa aldatzeko dokumentua
- Bidali posta elektronikoaz bellasartes.internacional@ehu.eus helbidera
- Azaldu aldaketaren arrazoiak
Akordio akademikoa bigarren lauhilekoan aldatzeko prozedura
Helburuko unibertsitateko irakasgaiak baino ezin izango dira aldatu. Ezin izango dira aldatu, inolaz ere, Arte Ederren Fakultateko irakasgaiak.