Fakultatearen gobernua eta egitura
Fakultatearen gobernua eta administrazioa erabaki eta betearazpenerako taldeko aginte-organoen (Zentroko Batzordea) eta kide bakarreko aginte-organoen (Dekanoa, Dekanordea eta Idazkari Akademikoa) bidez osatzen da.
1. Ikastegiko Batzarra
Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuetan eta Ikastegien oinarrizko arautegiko 9-1o. artikuluetan adierazten denaren arabera, Ikastegiko batzarra Fakultatearen gobernu-organo gorena da, eta haren ebazpenak, bere eskumenen esparruan, lotesleak dira taldeko nahiz kide bakarreko aginte-organo guztientzat.
2. Kide bakarreko Gobernu-organoak
Lehenago esan dugun bezala, kide bakarreko organoa Dekanoak, Dekanordeak eta Fakultateko Idazkariak osatzen dute.
Gaur egun, kargu horietan honako hauek dihardute:
Dekanoa: Ismael MANTEROLA ISPIZUA ismael.manterola@ehu.eus
Ikasketen Antolamendurako Dekanordea:
Enara ARTETXE SÁNCHEZ oacademica.bellasartes@ehu.eus
Plangintzako eta Ekonomi Gaietarako Dekanordea:
Izaskun ALONSO SARATXAGA arteederrak.ekonomia.dekanordea@ehu.eus
Unibertsitate Hedapeneko Dekanordea:
Edurne GONZÁLEZ IBÁÑEZ ecultural.bellasartes@ehu.eus
Nazioarteko Harremanetarako Dekanordea:
Alfonso BERROYA ELOSUA bellasartes.internacional@ehu.eus
Kalitate Dekanordea:
Andere LARRINAGA CUADRA arteederrak.kalitatea@ehu.eus
Idazkari Akademikoa:
Oihane SÁNCHEZ DURO arteederrak.akademia-idazkaria@ehu.eus
Administrazio burua:
Beatriz URRUTIA SAMPER beatriz.urrutia@ehu.eus
3. Batzordeak
Batzordeak Fakultatean dauden taldeen arteko harremanerako eta koordinaziorako organoak dira, eta beraien zeregina ekimenak jasotzea, planteamenduak erkatzea eta dagozkien gaietan irizpideak bateratzea da. Haietako bakoitzaren buru Dekanoa da, edo berak izendaturiko ordezkaria.
Zentroko Batzordeak berak era ditzakeenez gain, eta Unibertsitate osorako oro har emandako araudiekin eraturikoez gain (une honetan Batzorde Parekidea, Irakasleen Batzordea eta Liburutegiko Batzordea), gure Zentroko Araudian, ondoko batzordeak jasotzen dira:
1. Gai Ekonomikoen Batzordea
2. Espazio eta Ordutegien Batzodea
3. Irakaskuntza planen/titulazioen Batzordea
4. Antolakuntza Akademikoa eta Ikasketen Konbalidaziorako Batzordea
5. Kalitate Batzordea
6. Euskara Batzordea
7. Unibertsitatea Hedakuntza eta Praktiken Batzodea
8. Hauteskunde Batzodea
9. Berdintasunerako Batzodea
10. Argitalpen eta Biblioteka Batzordea
11. Epaimahai Berezia
12. Gradu Amaierako Lanaren Batzordea
13. Unibertsitate-orientazioko jardueren Batzordea