Automatrikula
Lehenengo mailako ikasleek izan ezik, gainerakook automatrikula sistemaren bidez egin behar duzue matrikula, hau da: edonon egin dezakezue Internet bidez.
Kontuan hartu beharrekoak:
- Nabigatzailea: Internet Explorer edo Mozilla Firefox gomendatzen ditugu.
- Automatrikula GAURen bidez egin behar duzu. GAURen sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza behar dituzu. Ahaztu egin badituzu, ikastegian egin behar duzu eskaria automatrikularako epea hasi aurretik. Komenigarria da, eta hala egitea gomendatzen dizugu, erabiltzaile izena eta pasahitza lortzen dituzunean UPV/EHUren webgunera joatea, “Direktorioa” atalera, eta zure mugikorraren zenbakia zehaztea, horrela, berriz ahazten badituzu erabiltzailea eta pasahitza, mugikorraren bidez berreskuratu ahal izango dituzu (ikusi jarraibideak).
- Gogoan izan automatrikula edozein unetan egin dezakezula behin zure hitzordua helduta; hala ere, kontuan izan zenbat eta beranduago egin agian aukera gutxiago izango dituzula taldea aukeratzeko edo hautazko irakasgaiak aukeratzeko.
- Matrikularen gordekina matrikula bukatzean sortzen da eta posta elektronikoz eskuratuko duzu gabean egiten den prozesu automatikoaren bidez. Agiria XXXX@ikasle.ehu.eus helbidera bidaliko dizute.
- Matrikula egin ondoren aldaketarik egiten baduzu (irakasgairen bat aldatu, beka eskatu…) aldaketen gordekina GAURen, zure profilean, eskuratu behar duzu.
- Agiriak aurkezteko epea 10 egunekoa da.
Bekei buruzko informazioa:
Matrikula egitean, ez duzu bekarik zehaztu behar: deialdi bakoitzean, bekak eskatzeko epea bukatzen denean, UPV/EHUko Zerbitzu Nagusiek lortuko dituzte Ministerioan eta Eusko Jaurlaritzan beka eskarien fitxategiak, eta beka eskatu duten ikasleen erregistroa aldatuko dute. Une horretan, berriz kalkulatuko dira ikasle horrek matrikulan ordaindu beharreko prezio publikoak.
Eusko Jaurlaritzak zehaztu du izapide hori bitarteko elektronikoen bidez baino ezin dela egin.