Recomendaciones-TFG

Arte Ederren Fakultatearen gomendioak GRALerako eta Mugikortasunerako

Ez dugu gomendatzen egitea mugikortasunik 4. mailako bigarren lauhilekoan, kreditu kopurua ez delako nahikoa, SEPIEren Erasmus+ arautegiaren eta Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzaren arautegiaren arabera (15 ECTS kreditu hiru hilabeteko egonaldietarako). GRALa egiten duten bitartean (4. mailako bigarren lauhilekoan) mugitzeko interesa daukaten ikasleei horretarako aukera bermatzen saiatuko da Arte Ederren Fakultatea, salbuespenez eta aplikatu beharreko arautegiek baimentzen duten neurrian. Ikasleok harrera ikastegian egin ahal izango dute lana, baina defentsa UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean egin beharko dute. Egoera horretan dagoen ikasleak GRALaren tramite guztiak egin beharko ditu (izena eman, matrikula egin, defentsarako eskaria aurkeztu eta abar), eta komunikazio erraz eta etengabea izan beharko du bere zuzendariarekin.

  1. Mugikortasuna bederatzi hilabetekoa, ikasturte osokoa edo egonaldia luzatzekoa bada, GRALa egiteko tramite guztiak GAURen bidez egin beharko dira, horretarako egongo diren epeen barruan: tutorea eskatzea, izena ematea, matrikula etab.
  2. Ikasleek atzerriko egonaldian egin ahal izango dute GRALa, baina aurkeztu eta defendatu Leioako Arte Ederren Fakultatean egin beharko dute nahitaez; hortaz, atzerriko unibertsitateak ezingo du aitortu lana.
  3. Ikasleak jatorriko ikastegiko tutorearekin adostuko du zein baldintzetan egingo den tutoretza online edo tutorekidetza, egin ahal bada.
  4. Ikasleak tutorekidetza eskatu ahal izango du atzerriko ikastegian.
  5. Ikasleak 4. mailako irakasgai guztiak gaindituta izan beharko ditu, eta nota jarrita, GRALaren matrikula egin ahal izateko. Halakoetan, ahalik eta arinen helarazi beharko dizkigute notak, tramiteak egiten jarraitu dezagun.
  6. Ikasturte osoko mugikortasuna egingo duten ikasleek argi izan behar dute ez dituztela izango notak lehenengo deialdian, Transcript of Records delakoaren tramiteak direla eta.
  7. Zaila izan daitekeenez notak garaiz heltzea GRALa egiteko, ikasleek ez dute izango bermatuta uztailean defendatu ahal izango dutenik lana, eta irailean egin beharko lukete.
  8. Ikasleak nahi duenean egin ahal izango du GRALaren defentsarako matrikula, prestakuntza aldia luzatuta, betiere betetzen baditu goian aipatutako baldintzak eta ikastegiaren arautegia.
  9. Truke ikaslea izanda automatrikula egiteko garaian atzerriko unibertsitateko notak oraindik ez badira agertzen GAURen aitortuta, irailean egin ahal izango da matrikula fakultateko idazkaritzan. Kontuan hartuko dira kalifikazioak, eta beraz ikasleak ez du inongo kalterik jasango eta automatrikularen garaian izango lituzkeen aukera berberak izango ditu hautazko irakasgaiak hartzeko.