Ongi etorri Anatoramaren webgunera
Anatomia hiru dimentsiotako zientzia da, eta arlo horretako ezagutza eskuratzeko behar-beharrezkoa da gorputz-atalen egitura eta haien arteko espazioko harremanak behar bezala ulertzea. Anatomia ikasteko hiru dimentsiotako baliabideak dira disekzioa, prosekzioa eta gainazal-anatomia. Ostera, liburuetako ilustrazioen edo arbeleko irudien gisako bi dimentsiotako irudiak erabiltzeak ahalegin nabarmena eskatzen du, kognizioaren aldetik, hiru dimentsiotako egiturak ulertzeko.
Unibertsitate mailan irakasteko eta ikasteko baliabide eta metodologiak nabarmen aldatzen ari dira mundu zabalean, eta anatomiaren irakaskuntzaren arloan badaude orain eskura beren-beregiko tresna digitalak, gorputzaren hiru dimentsiotako egitura bistaratzeko eta ulertzeko.
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Neurozientziak sailean Anatorama garatu dugu, hiru dimentsiotako anatomia-ereduak bistaratzeko eta esku artean ibiltzeko tresna digital erabilerraza. Anatorama web bidez erabiltzea duzu, zure ekipoaren plataforma edozein dela ere (Windows, Mac OS, GNU Linux), eta deskargatzeko ere eskura duzu (Windowseko bertsioan soilik). Web bidezko edukietara jotzeko erabil ezazu Web bidezko edukiak atala, eta deskargatzeko bertsioa Deskargatzeak atalean duzu eskura.