presentacion

Aurkezpena

Euskal Herriko Unibertsitateko Neurokimika eta Neuroendekapenezko ikerketa taldea Farmakologia Sailean atxikitutako ikertzailez osaturik dago, gehien bat. Talde honek Alzheimer gaixotasunaren eta bestelako neuroendekapen gaixotasunen inguruko ezaugarri neurokimikoen ikerketan lan egiten du.

Gaur egun, Neurokimika eta Neuroendekapen taldeak garrantzi farmakologikoa duten lipido eta proteinen analisian dautzan proiektuetan parte hartzen du. Honetarako bai oinarrizko teknika farmakologikoak bai teknika berritzaileak, MALDI-IMS masen espektrometria bidezko irudia bezala, erabiltzen dira. Taldeko ikertzaileek karraskarien Nerbios-Sistema Zentraleko hazkuntza organotipikoak egiten eta ikerketa immunohistokimikoak burutzen  esperientzia handia daukate. Gainera gaixotasun ezberdinak dituzten gaixoen burmuinen eta laborategiko animalien zenbait neurotransmisoreen hartzaileen ikerketetan iaioak dira.

Azkeneko ikerlan hauek, alde batetik, mintz-zelularretan erradioligandoen finkapenean eta bestetik, autorradiografian oinarritzen dira. Taldeak erabiltzen dituen beste tekniken artean nabarmentzen dira immunohistokimika, hartzaileen autoerradiografía, Western blottinga eta karraskarien oroimena eta ikaskuntza aztertzen duten portaera testak.

Ikerketa ildo nagusiak Nerbio Sistema Zentraleko neuroendekapen prozesuetan ematen diren aldaketa biokimiko eta zelular batzuen ikerketan azkenengo helburua du. Batez ere, taldeak neurotransmisio kolinergikoan eta lipidoen bidezko neurotransmisioan, endokannabinoidea kasu, eta hauek oroimen eta ikasketarekin eduki dezaketen erlazioan, eta baita prozesu hauek Alzheimerrarekin daukaten erlazioan ere dauka interesik handiena. Aldaketa hauen ikerketa, batez ere, Alzheimerren gaixotasuna pairatzen dituzten gaixoen burmuinen postmortem ehunetan eta gaixotasuna ez duten subjektuen burmuineko ehunetan burutzen da. Gainera, oroimen eta ikasketarekin erlazioa duten parametroen ikerketa egiteko animali modeloak erabiltzen dira, bai in vitro bai in vivo  esperimentuak gauzatzeko. Beste aldetik, taldeak laginen ikerketa neurokimiko eta farmakologikorako erreminta berriak garatzen ditu, masen espektrometria bidezko irudiko (IMS) teknika garatu eta perfekzionatzen du, hain zuzen ere. Gaur egun IMS teknika lipidoak eta beste biomoleulak aztertzeko ohiko teknika bihurtu da.

Ikerketa taldeaoso aktiboki parte hartzen du ikerlarien prestakuntzan eta, zentzu hortan, Gradu Amaierako lanak, Master Amaierako lanak eta Doktorego Tesiak zuzentzen ditu.