aholab_aurkezpena

Aurkezpena

Aholab Taldearen argazkia

AhoLab Signal Processing Laboratory diziplina anitzeko taldea da. Taldean Komunikazioen Ingeniaritza saileko irakasleek lan egiten dute, doktorego eta graduko ikasleekin. Taldeak hizkuntza teknologietan esperientzia zabala dauka eta hizkuntza ezagupena, testu ahots bihurketa eta hizlariaren ezagupena lantzen zuten proiektu ugaritan parte hartu du. AhoLabek AhoTTS, euskararako lehen testu ahots bihurketa sistema eta publikoki erabilgarriak diren ahots baliabide eta tresna asko garatu ditu. Horregatik taldea euskararako hizkuntza teknologietan erreferentea da. AhoLab taldeak beste seinale prozesaketa arloetan ere lan egin du, seinale telefonikoen kalitatearen hobespenean eta zarata ezeztapen aktiboan adibidez.
AhoLab Bilboko Ingeniaritza Goiko Eskola Teknikoan kokatuta dago. Informazio gehiago lortzeko: http://aholab.ehu.es/