agip_investigacion_visiongral

Ikuspegi orokorra

Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailak hainbat ikerketa ildoak ditu bere jakintza arloekin lotuta: Elementu industrialen Diseinua, Ekodiseinua, Konputazio Geometria, Prototipatze Arineko Teknikak, Geometria lortzeko Teknika Optikoak, Egiaztatze Dimentsionala (GD&T), Atzera-ingeniaritza edo Alderantzizko Ingeniaritza, Produktuaren Bizi Zikloaren Kudeaketa, eta Proiektuen Kudeaketa eta Zuzendaritza.

Ikerkuntza proiektu hauek Doktore Tesiak, patenteak eta argitalpenak ahalbidetzen dute. Era berean, horietako lan batzuk bertako enpresekin eta beste ikerkuntza taldeekin ikerketa proiektu aplikatuak burutzeko balio dute.

Produktu Diseinurako Laborategia edo Product Design Laboratory  Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko ikerketa talde bat da Oinarrizko ikerkuntzan zein teknologi balio altuko produktua egiten duten enpresekiko transferentzia teknologikoan ibilbide luzea eta emankorra du. Alderantzizko Ingeniaritzarako eta Ekodiseinurako (Life Cycle Thinking) proba esperimentalak, entseguak eta ikerketa burutzeko laborategiak azken belaunaldiko tresneria industriala eta programak ditu.

DEHI (Dental Engineering – Hortz Ingeniaritza) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren Donostiako atalean kokatuta dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko ikerketa talde bat da. Ikerketa taldearen izenak berak adierazten duen bezala, talde honek, ingeniaritza odontologian integratzea du helburu. Horretarako, ikerkuntza taldea prozedura birtual ezberdinak garatzen ari da, odontologia eremuan lan fluxu digitala (dental digital workflow) hobetzeko. Guztien artean alderantzizko ingeniaritzako teknikak dauka pisu gehien eta hau odontologian integratzea da bidea.

Life Cycle Thinking Group. Ekoizpen-etaparako egiten den azterketa tradizionalarekin alderatuta, life cycle thinking edo bizi-zikloaren pentsamendua kontzeptuak produktu edo zerbitzu batek bere bizi-ziklo osoan dituen ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-eraginak aztertzea du helburu, hau da, lehengaiak erauzten direnetik behin betiko ezabatu edo botatzen diren arte (fabrikazioa, banaketa, erabilera eta birziklapena barne). Esparru horretan, gure lana hainbat material, prozesu eta teknologiek bizi-ziklo osoan ingurumenean duten eragina zehaztera eta ulertzera bideratuta dago. Azterketa horietatik ateratako informazioak bizi-ziklo osoan ingurumenerako puntu kritikoak identifikatzen laguntzen du, eta, hala, iraunkortasunerantz bideratutako irtenbideak modu kontzientean aukeratzea ahalbidetzen du. Metodologia holistikoak erabiliz, esaterako bizi-zikloaren analisia (BZA) edo life cycle assessment (LCA), ingurumen-inpaktu gutxiagoko alternatiba berritzaileak diseinatzeko informazio oso lagungarria eman ahal dugu. Gure ikerketa-arloetan ondorengoak sartzen dira: energia biltegiratzeko sistema berriak, plastikoen jasangarritasuna, biomimika eta bioekonomia, birziklatzea eta upcycling-a, energia-aztarnaren analisiak eta ekonomia zirkularraren ikerketak.

TECH4PM Technology for Project Management. TECH4PM ikerketa taldearen helburua Proiektu Zuzendaritzaren praktika hobetzeko erabili daitezkeen teknologien aplikazioari buruzko ikerketa sustatzea eta garatzea da. Proiektuen Zuzendaritza pertsonen gaitasun teknikoak eta portaerak kudeatzeko osagai handia duen diziplina da. TECH4PM pertsonen jardunean lagunduko duten teknologiak bilatzen ditu, eta teknologia horiek iraunkortasunean duten eragina ikertzen du. Gure ikerketa-ildo nagusiak honako hauek dira: Proiektuen Zuzendaritzari aplikatutako adimen artifiziala, Iraunkortasunean eta Ekonomia Zirkularrean Proiektuen Zuzendaritzaren inpaktua, eta Ikerketa eta garapen teknologikoko proiektuetan balioa neurtzea.

eMERG talde multianitza. Taldearen ikerketa zati bat Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean garatzen da. Materialen mikroegituren karakterizazioa 2D eta 3D egiten da. Mikroegitura horien karakterizazioaren zati bat mikroskopia bidez egiten da eta horren bidez mikroegituren 3D berreraikuntzak egin ahal dira. Eredu geometrikoak AutoCAD edo SolidEdge bezalako softwaretan sortzen dira eta horrela materialen portaeraren ulermena edota horien etorkizuneko propietateen simulazioa errazten dira.