Ageing On: definizioa eta helburuak

Ageing On: definizioa eta helburuak

Diziplina anitzeko taldea gara, profesional osagarriak dituzten pertsonek osatua: Kirolaren Medikuntzako espezialistak, Farmazia, Erizaintza, Biokimika, Fisioterapia eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako tituludunak. Horien artean, esperientzia klinikoa duten pertsonen ehuneko handi bat dago.

 

UPV/EHUko Ageing On Ikerketa Taldearen helburu nagusia ezagutza sortzea da, pertsona guztien zahartze osasungarria eta estimulatzailea sustatzeko, ariketa eta jarduera fisikoaren bidez. Gure bokazioa da lankidetzak bilatzea beste arlo batzuetako eragile eta erakundeekin, hala nola teknologiarekin, ekonomiarekin, psikologiarekin edo soziologiarekin, gure erronkei modu anitzetateik heltzeko.

 

Gaitasun ikertzaileaz gain, Ageing On taldeak prestakuntza gaitasun handia du: graduko eta masterreko irakaskuntza ematen du eta doktore tesi ugari zuzentzen ditu. Ezagutza gizartean zabaltzea azpimarratzen da, UPV/EHUko Dibulgazio Zientifikoko Katedrarekin lankidetza aktiboan arituz, gure ikerketan interesa duten eragileekin ikastaro eta jardunaldietan parte hartuz eta prentsan eta sare sozialetan presentzia aktiboa izanez.