UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Gipuzkoan
Lehenengo argitaratze data: 2015/11/16
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan Gipuzkoako hainbat herritan.
Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea.
Lehenengo Informazio-saioa astelehenean, abenduaren 1ean izango da Eibarko Kultur Etxearen areto nagusian. Ostean, ondorengo asteetan, Euskal Herriko Unibertsitateak Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenak zeharkatuko ditu (Legazpi, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Tolosa, Arrasate, Irun eta Zarautz) abenduaren 14an Beasainen emango den informazio-hitzaldiarekin amaitzeko.
Ekitaldi guztiak 18.30etan hasiko dira eta elebidunak izango dira (Donostiako ekitaldia ezik. Hau bi egunetan izango da: abenduak 2 (gaztelaniaz) eta abenduak 3 (euskaraz).
Jarraian egunak eta lekuak agertzen dira:
Abenduak 1 | 18:30 | EIBAR | Portalea Kultur Etxea |
Abenduak 1 | 18:30 | LEGAZPI | Kultur Etxea |
Abenduak 2 | 18:30 | AZPEITIA | Betharram Aretoa |
Abenduak 2 | 18:30 | DONOSTIA | Carlos Santamaría Zentroa (gazt) |
Abenduak 3 | 18:30 | ERRENTERIA | Reina Aretoa |
Abenduak 3 | 18:30 | DONOSTIA | Carlos Santamaría Zentroa (eusk) |
Abenduak 9 | 18:30 | ARRASATE | Kulturate |
Abenduak 9 | 18:30 | TOLOSA | Kultur Etxea |
Abenduak 10 | 18:30 | IRUN | Amaia Kultur Zentroa |
Abenduak 10 | 18:30 | ZARAUTZ | Lizardi B.H. Institutua |
Abenduak 14 | 18:30 | BEASAIN | Beasain B.H. Institutua |
*Ekitaldi guztiak elebidunak izango dira (Donostiako ekitaldia ezik. Hau bi egunetan izango da: abenduak 2 (gaztelaniaz) eta abenduak 3 (euskaraz).