EHU Tipografia
2012-2015 aldirako UPV/EHUko Komunikazio Planean jasota dago erakundearen irudi korporatiboa indartu beharra dagoela. Horrela, bada, helburu hori lortu nahian, Arte Ederren Fakultateko Diseinu Grafikoa eta Tipografia ikertaldeak EHU letra tipografia diseinatu du.
Unibertsitatearen nahia da EHU Tipografia izatea ardatz nagusietako bat UPV/EHUren izatea idatzi bidez zabaltzeko lanean. Hortaz, proiektu hau zure egitea gustatuko litzaiguke eta zure eskura dauden euskarri guztietan EHU tipografia erabiltzea.
Tipografia honek bi bertsio ditu: Serif, trazaduran erremateak dituen letra mota; Sans, errematerik gabeko letra mota. Helburua da ikusizko diferentzia eta nabarmentze koordinatua eta harmonikoa egitea gurean ofizialak diren bi hizkuntzen artean (euskararen eta gaztelaniaren artean).
Erabiltzeko irizpideak
- Euskarazko testuetan: EHU Serif bertsioa
- Gaztelaniazko eta beste hizkuntza batzuetako testuetan: EHU Sans bertsioa
Instalatzeko
Ordenagailuan EHU Tipografia instalatzeko:
- Zure ekipoaren administratzailea ez bazara, automatikoki instalatuko dizu unibertsitateak.
- Zure ordenagailuaren administratzailea bazara, artxibo konprimituak jaitsi behar dituzu.
PC-eko erabiltzaileok:
Behin artxiboak jaitsita, deskomprimitu behar dituzu eta fitxategiak "Letra-tipoak" karpetara eraman:
- Hasi / Kontrol-panela / Letra-tipoak
Linux-eko erabiltzaileok:
Behin artxiboak jaitsita, deskomprimitu, banan-banan ireki (klik bikoitza eginez) eta instalatu aukera sakatu behar duzu.
Mac-eko erabiltzaileok:
Behin artxiboak jaitsita, deskomprimitu behar dituzu eta fitxategiak "Fonts" karpetara eraman:
- Macintosh HD / Librería / Fonts
Zalantzak / Iradokizunak / Ekarpenak
EHU tipografia instalatzerakoan edo erabiltzerakoan zalantzarik baduzu, mesedez, bidali mezua helbide honetara:
Bestalde, unibersitateko zure lana dela-eta premia berezirik baduzu EHU tipografiaren arloan (adibidez, ikur tipografiko bereziren bat erabiltzen baduzue), mesedez, jarrai gurekin harremanetan helbide hori berori erabilita.