Eduki publikatzailea

UPV/EHUk Honoris Causa Doktore izendatuko ditu María Jesús Esteban eta Carlos Kenig

Noiz eta non

Noiztik: 2016/03/04 Noiz arte: 2016/02/18, 11:30 - 13:19

Deskribapena

Ostiralean, martxoak 4, 11:30etan, UPV/EHUko Bizkaia Aretoko Mitxelena entzunaretoan (Abandoibarra etorbidea, 3. Bilbo), María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleak UPV/EHUko Honoris Causa Doktore izendatzeko ekitaldi nagusia ospatuko da.

Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean http://ehutb.ehu.eus/eu/directo/1.html katean.

Ekitaldiaren egitaraua

  • María Jesús Esteban eta Carlos Kenig irakasleak Honoris Causa doktore izendatzeko proposamenaren aktaren irakurketa, José Luis Martín Unibertsitateko idazkari nagusi jaunaren eskutik.
  • Doktoregaiaren laudatioa, Javier Duoandikoetxea irakaslearen eskutik.
  • María Jesús Esteban irakaslearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
  • Doktoregaiaren laudatioa, Luis Vega irakaslearen eskutik.
  • Carlos Kenig irakaslearen hitzaldia UPV/EHUko Klaustroan sartzeko.
  • Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuorde Adolfo Morais jaunaren mintzaldia.
  • Unibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaia jaunaren mintzaldia.
  • UPV/EHUko Abesbatzaren emanaldia.

Etortzekoa bazara, jakinaraz ezazu, mesedez, esteka honetan sakatuz.