Irisgarritasunaren gaineko deklarazioa
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) konpromisoa hartu du bere webgunea irisgarri bihurtzeko, 1112/2018 Errege Dekretua, irailaren 7koa, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzkoa, betetzearren.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazio hau aplikatzekoa da https://www.ehu.eus/ webgunean.
OHARRA: webgune hau birdiseinu eta migrazio prozesuan dago, edukien kudeatzaile berri batera aldatu behar baitira edukiak.
Betetze maila
Webgune honek partzialki betetzen du 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenengatik eta ondotik aipatzen diren aspektuak bat ez datozelako eskakizunekin.
Eduki ez-irisgarria
Honako edukia ez da irisgarria, arrazoi hauengatik:
- 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat ez etortzeagatik:
Baliteke edizio akats bat edo beste egotea web-orrialderen batean.
- Karga handiegia izateagatik:
Ezin da aplikatu.
- Edukia ez izateagatik aplikatzekoa den legeriaren arlokoa.
Egon litezke PDFko fitxategi ofimatiko batzuk edo 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutako beste formatu batzuk erabat betetzen ez dituztenak irisgarritasunerako betebehar guztiak.
Zuzeneko multimedia-edukiak.
Aldi baterako oinarria duen edo Errege Dekretua indarrean sartu aurretik argitaratu den aurrez grabatutako multimedia-edukia.
Euskal Herriko Unibertsitateak finantzatu edo garatu gabeko hirugarrenen edukiak.
Irisgarritasunaren gaineko deklarazioaren prestaketa-lana
Deklarazio hau 2020ko irailaren 15ean prestatu zen.
Deklarazioa prestatzeko, erakundeak berak egin duen autoebaluazio batez baliatu gara.
Deklarazioaren azken berrikuspena: 2020/09/15
Oharrak eta harremanetarako datuak
Nahi baduzu, helaraz iezaguzu komunikazioren bat irisgarritasunerako betebeharrei buruz (irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a) artikulua). Adibidez:
- Zure ustez webguneak betetzen ez duen zerbaiten berri eman.
- Edukira iristeko beste zailtasun batzuen berri eman.
- Webgunearen irisgarritasunari buruzko edozein kontsulta egin edo hura hobetzeko iradokizunak egin.
Bide hauetakoren bat erabiliz:
- Harremanetarako formulario-aren bidez
- Helbide elektronikoa: irisgarritasun-unitatea@ehu.eus
- Presentzialki, UPV/EHUren Erregistro Orokorrean.
Komunikazioak UPV/EHUren webgunearen eta gailu mugikorretarako aplikazioen Irisgarritasunaren Unitate Arduradunak jaso eta tratatuko ditu, hura baita webgune honetako edukien irisgarritasunaren unitate arduraduna.
Erreklamatzeko prozedura
1112/2018 Errege Dekretuaren 13. artikuluan jasotako erreklamazio-prozedura Euskal Herriko Unibertsitatearen Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da, dokumentazio orokorraren erregistro elektronikoan eskaera orokor bat eginez, UPV/EHUko webgunearen eta gailu mugikorretarako aplikazioen Irisgarritasunaren Unitate Arduradunari zuzenduta.