XVIII Tipi-Tapa Osasunez martxa
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/10/01, 09:30
Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola II - I
Rafael Moreno Pitxitxi 3. -48013- Bilbao (Bizkaia)
Deskribapena
Mila pertsona izena eman dute Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen duen, XVIII. Tipi-Tapa Osasunez martxan parte hartzeko. Ibilbidea ez da lehiakorra eta apirilaren 3an, 9: 30ean, abiatuko da Bilboko Ingeniaritza Eskolatik, eta UPV/EHUko Leioa-Erandio Eremuko Unibertsitate Kiroldegian amaituko da, 11,2 kilometro guztira. Baina hori ez da aukera bakarra; izan ere, txikienentzat (10 urtera arteko haurrak) martxa laburragoa antolatu da, 4,6 km-ko distantziakoa, 10: 30ean Sondikako tren-geltokitik irten eta Leioako unibertsitate-kiroldegian amaituko dena.
Martxa bat dator UPV/EHUren helburuetako batekin: pertsonen osasuna sustatzea. Parte-hartzaileen erdiak, gutxi gorabehera, unibertsitatetik kanpokoak dira.