euskaraespañol

Eguneko irudia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen graduazia

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/30

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak 2022-2023 ikasturteko ikasleen graduazioa egin zuen, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea buru dela. Ikasturte horretan, guztira, 153 ikaslek amaitu zituzten ikasketak.

Gainera, titulazio bakoitzeko espedienterik onenen sariak banatu ziren, bai eta AMVISA-Unibertsitatea Ikasgelako Gradu Amaierako Lan Onenaren saria ere, eta aitortu egin zitzaio SAS Autosystemtechnik S.A. enpresari, Eskolarekin izandako lankidetza.

Bertan izan ziren Saray Zárate, Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzarako foru diputatua, Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria, eta Zuriñe Gómez de Balugera López de Alda, Eskolako zuzendaria.